Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadiren lidergoa indartu egin da europar eskualdeak lankidetzaren agenda globalean kokatzeko bidean

2016-06-21

   Eusko Jaurlaritza gidatzen ari da Europan, hiri eta eskualdeen bi europar plataformarekin batera (PLATFORMA eta CRPM), tokiko eta eskualdeetako agintaritzek 2030rako garapenaren agenda globalean (Garapen Jasangarriaren Helburuak/GJH) jokatu behar duten rolaren inguruko eztabaida.

Garapenerako lankidetzari buruz Bruselan egin diren Nazioarteko Jardunaldien baitan, Eusko Jaurlaritzak finkatu egin du bere lidergoa, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzan antolatutako ekitaldi batean. Ekimena Lankidetzarako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzaren lan bateratuaren emaitza izan da, eta 80 ordezkari inguru bildu ditu, entitate hauetakoak: zenbait kontinentetako eskualdeetako eta tokiko gobernuak, lankidetzarako nazioarteko plataformak, Euskal Fondoak, Europako instituzioak, Nazio Batuen Erakundea, eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGE/OCDE).

Konferentzia horretan, Europako Batzordeak, Nazio Batuen Erakundeak eta ELGEk Euskadiren rol estrategikoa azpimarratu dute, lankidetza-prozesu aurreratuagoei dagokienez, eta nabarmendu egin dute Euskadiko Garapenerako politiken koherentziari buruzko lana.

   Bai Paul Ortega Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendariak eta bai Marta Marín Euskadiko Europar Batasuneko Ordezkariak azpimarratu zutenez, eskualdeek funtsezko rola jokatzen dute Garapen Jasangarriaren Helburuetan, eta, beraz, beharrezkoa da koherentziaz eta modu osagarritasunez jokatzea Europar Batasuna tokiko eta eskualdeetako agintaritzen irekitzen ari den ikuspegi berriarekin, garapenari buruzko politikaren alorrean, hiriak eta eskualdeak biltzen dituen europar aliantza bat abiatzearen alde egiteaz batera. 

  Ekitaldiaren helburua izan da proposamen zehatzak eskaintzea tokiko eta eskualdeetako agintaritzek Europako lankidetza politiketan duten rolean aurrera egiteko, eta baita giza garapenaren arazo globalen aurako borrokan duen eginkizunean ere aurrera egiteko, hemendik 2030 urtera, Garapen Jasangarriaren Helburuetan (GJH) zehaztutako arazoei helduz: pobrezia, desberdintasuna, klima-aldaketa eta jasangarritasuna, besteak beste.

Mintegiak bereziki aztertu du nola sustatu daitezkeen koherentzia, eraginkortasuna eta kontuen azalpena lankidetza deszentralizatuko ekimenetan. GJHak eraginkortasunez aplikatzera zuzendutako koordinazio bertikal eta horizontalaren gaiak ere sakon jorratu ziren, eta baita politika sektorialen alorreko lana ere. Parte-hartzaileek xehetasunez azaldu zuten nola gauzatu dituzten eskualdeetako eta tokiko gobernuak beren ekimenak, hainbat hamarkadaz izandako esperientziaz baliatuz, bai zerbitzu publikoen prestazioan izandakoa eta bai lankidetza-ekimenak beste eskualde batzuekin eratzearen bidez lortutakoa; zeregin horietan, gainera, lurraldeko beste eragile batzuekin, sektore pribatuarekin, sektore akademikoarekin eta gizarte zibilaren erakundeekin batera ere aritu dira, 2030eko Agenda aplikatzeko eta lokalizatzeko.  

   Euskadik, Europako Periferiako Itsas Eskualdeetako Konferentziaren –CRPM, 180 europar eskualdez osatuta- lantaldea gidatzen duen eskualde gisa, rol proaktiboa jokatu du eta europar erreferente bihurtu da.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @IbanAskasibar
    2016-06-22

    Comentario de Twitter:
    Consolidado liderazgo de Euskadi en el posicionamiento de las regiones europeas en la agenda global de cooperación https://t.co/cmkalI8bqD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)