
Ana Oregi: «Garraio publikoak asko egin du irisgarritasuna hobetzeko, baina oraindik ere lan handia egin behar da»
- Begiak antifaz batekin estali eta ikusi ezin zuela, Oregik Bilboko autobusa, metroa eta tranbia erabili ditu ONCEren Euskadiko presidenteorde Marta Iglesiasen laguntzaz
- «Herritar guztiek ezagutu behar genukeen esperientzia da; konponbideak ez dira desgaitasun jakin batera bakarrik bideratuko, ikustekora kasu, baizik eta irisgarritasun-arazoak dituzten pertsona eta kolektibo guztietara»
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren iritzian, «garraio publikoak lan handia egin du irisgarritasuna areagotzeko, baina oraindik ere asko dauka egiteko, kolektibo mota guztiak lagunduko baditu». Begiak antifaz batekin estali eta ikusi ezin zuela, Oregik, udal- eta foru-ordezkariek eta ONCEren Euskadiko zuzendaritzako kideek lagunduta, Bilboko autobusa, metroa eta tranbia erabili ditu, bertatik bertara ezagutzeko ikus-desgaitasuna duten pertsonen eguneroko arazoak.
ONCEren Euskadiko presidenteorde Marta Iglesiasek lagunduta, Oregi sailburuak ikusteko desgaitasuna duen pertsona bati irtenguneek, koskek, arekek eta ate mekanikoek eragin diezazkieketen arazoak ezagutu ditu. «Herritar guztiek egin behar genuke proba. Proposatu beharreko konponbideak ez dira desgaitasun jakin batera, ikustekora kasu, mugatu behar, guztietara baizik, irisgarritasun-arazoak dituzten pertsona eta kolektibo guztiak kontuan hartuta. Zorionez, erakunde guztiak horretan ari gara lanean, eta ONCEk proposatutakoen moduko esperientziak oso egokiak dira».
Oregi sailburuak hainbat garraiobide erabili ditu, Garraioetako foru-diputatu Vicente Reyes, zinegotzi Alfonso Gil, Eusko Trenbide Sareko presidente José Luis Sabas, Euskotreneko zuzendari Imanol Leza, Bilboko Metroko Marketing eta Komunikazioko buru Susana Palomino eta ONCEren Euskadiko delegatu Juan Carlos Andueza eta ONCEren Euskadiko presidente Javier Domínguez alboan zituela.
Garraio Tour horren bidez, ONCE Euskadik garraiobideok irisgarritasunean eman dituzten aurrerapausoen berri eman nahi izan du eta adierazi du «lanean jarraitu behar dela pertsona itsuen eta ikus-desgaitasun larriak dituzten pertsonen irisgarritasun osoa lortzeko».
-
2016-06-20
Comentario de Twitter:
Ana Oregi: «Garraio publikoak asko egin du irisgarritasuna hobetzeko, baina oraindik ere lan handia egin behar da» ➡ https://t.co/h35pZ83aUY -
2016-06-20
Comentario de Twitter:
Ana Oregi: “el transporte público ha hecho mucho por la accesibilidad pero todavía queda trabajo” ➡ https://t.co/fBzEgTRWGH