Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztuko du Konstituzio Auzitegian, Espainiako Gobernuak enpleguko politika aktiboen gaineko eskumena inbaditu duelako beste behin ere

2016.eko ekainak 21

Jarduneko Rajoyren gobernuak Eusko Jaurlaritzaren eskumen esklusiboen aurka hainbat errekurtso jarri bai, baina bere eskumenetan, altzairuaren sektoreari eragiten dion energiaren prezioan kasu, «ez duela ezer egiten» salatu du

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du konstituziokontrakotasun-errekurtsoa aurkeztea, 1/2016 Errege Lege-dekretuak, apirilaren 15ekoak, Enplegua Aktibatzeko Programa luzatzen duenak eskumenak urratzen dituelako. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak azaldu duenez, beste behin ere, Espainiako Enplegua Sustatzeko Politika Aktiboak kudeatzeko eta gauzatzeko Euskadiri 2010ean eskualdatutako eskumena urratu ditu eta eskumenen finantziazioa Kontzertu Ekonomikoaren bidez ez du kontuan hartzen. 

Eusko Jaurlaritzaren iritzian eskumenen urraketa berria «oso larria da», lehen ere urraketa gehiago egin direlako eta ez dituelako errespetatzen Kontzertu Ekonomikoa eta 2015eko urrian erdietsitako aldebiko akordioa. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak enpleguko politika aktiboen gaineko eskumenak errespeta ditzala eskatu dio Espainiako gobernuari, are gehiago gauden «egoera ekonomiko zail» honetan, Euskadik ahalmen osoa behar duelako ekonomia-susperraldiaren eta enplegu-sorreraren plangintza egiteko. «Espainiako gobernuak hartu dituen erabakiak EAEko langabeen kalterako dira», ziurtatu du bozeramaileak.

Erkorekak gogora ekarri duenez, euskal autogobernuaren aurkako erasoa ez da horretan geratu; izan ere, Eusko Jaurlaritzak Espainiako gobernuak beste bi errekurtso aurkeztu dituen abisu bana jaso du. Hain zuzen, Euskadiko oinarrizko hezkuntza curriculumaren eta Ertzaintzako lan-eskaintza publikoaren aurka egingo du Espainiak, lehenago funtzionarioen 35 orduko lan-astearen dekretuarekin, frackingaren legearekin edota etxebizitza-legearekin egin duen moduan. «Espainiako gobernuaren estrategia birzentralizatzailea, antza, ez du ezerk aseko», azpimarratu du bozeramaileak, Estatutua, Kontzertu Ekonomikoa eta euskal autogobernua errespetatzea eskatzeaz bat.

Erkorekak Hezkuntza Sailak atzo jasotako errekerimendu baten sarrera-erregistroaren berri eman du; Espainiako gobernuak kargu hartu dio Eusko Jaurlaritzari Lehen Hezkuntzako seigarren mailako amaierako ebaluazio indibidualizatua ez egiteagatik.

ARCELORREN EGOERA

Asteartetako Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan izan da, halaber, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia, Arcelor Mittalen egoeraren berri emateko. Sailburuak gogora ekarri ditu Euskadiko altzairuaren krisian eragina duten kanpo-faktoreak, energiaren prezioa kasu. Hain zuzen, Espainiako gobernuak prezio horren gaineko eskumen esklusiboa du, eta, ondorioz, Rajoyren gobernua kritikatu du, arlo horretan ezer ez egiteagatik. «Jarduneko ministroz osatutako Espainiako gobernuak hainbat errekurtso jarri ditu Eusko Jaurlaritzaren eskumen esklusiboen aurka, baina bere eskumen esklusiboa den horretan ezer ez baino gutxiago egiten ari da».

Eusko Jaurlaritzak eta enpresak abian dituzten negoziazioen inguruan, Tapiak azpimarratu du «eskua luzatuta» duela, altzairutegiko jarduera bermatuko duen plana zehazten laguntzeko, baina ohartarazi du ezin direla erabili I+G+Brako laguntzak enpresaren galerei aurre egiteko.

2016-05-21ko gai-zerranda

Prentsa-txostena

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko ekainak 22

    Nuevamente se repite el añoso comportamiento centralista, siendo aun más grave pues se vulneran los acuerdos tomados y las políticas de descentralización en el marco de las relaciones políticas autonómicas.
    Apoyo las gestiones del gobierno vasco en defender sus derechos autonómicos, derechos ganados y representativos de la comunidad vasca.

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    [2] Errekurtsoa aurkeztuko dugu, Espainiako gobernuak enpleguko politika aktiboen gaineko eskumena inbaditu duelako➡ https://t.co/YkpwaDUQ2m

  • @SeveZubiri
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [2] Destacado ➡ El Gobierno Vasco recurre al TC una nueva vulneración competencial de políticas activas de empleo ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    [2] Destacado ➡ El Gobierno Vasco recurre al TC una nueva vulneración competencial de políticas activas de empleo ➡ https://t.co/nLfxv4Tlgy

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    #AcuerdosConsejoGobierno
    [1] Acuerdos adoptados hoy por el Consejo de Gobierno ➡ https://t.co/fc4BpaXKu4 https://t.co/J9iOGvctve

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)