Elkarlan Sariak
Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Jaurlaritzak justizia sozialaren eta leheneratzailearen euskal eredua aurkeztuko du Holandan, gaur hasi den nazioarteko biltzar batean

2016-06-22
  • European Forum For Restaurative Justiceerakundearekin elkarlanean, bi urtean behingo biltzar honek gatazkei konponbidea era baketsuan emateko formulen eta giza eskubideen bilakaeran sakontzea du helburu, epaiketa-prozesuaren alternatiba gisa.
  • Eusko Jaurlaritzak gatazkak konpontzeko mekanismo autokonpositibo horien alde egin du, lagungarri baitira Justizia Administrazioko eredua aldatzeko eta herritarrentzako zerbitzua azkarrago, eraginkorrago, pozgarriago eta eskuragarriago bilakatzeko.
  • Euskadi lider da mekanismo alternatiboen ezarpenean; haietan, biktima kokatzen da justizia-sistemaren erdigunean eta biktimarioari eragindako kalteaz arduratzeko eta hura konpontzeko aukera ematen zaio.

Gaur hasi da Holandako Leiden hirian bitartekaritza judizialari eta justizia leheneratzaileari buruzko bederatzigarren nazioarteko biltzarra, Eusko Jaurlaritzak eta European Forum For Restaurative Justice erakundeak batera antolatuta. Bi urtean behingo biltzar hori gaiari buruzko aditu teknikariei zuzenduta dago eta aurten honako leloa izango du: «Realising Restorative Justice: Human Rights and Personal Realities».

Gaurtik ostiralera bitartean egingo den nazioarteko biltzar honen helburua da gatazkei konponbidea era baketsuan emateko formulen zein justizia leheneratzailearen eta giza eskubideen bilakaeran sakontzea, epaiketa-prozesuaren alternatiba edo osagarri gisa; esaterako, familia-bitartekaritza, hipoteka-arlokoa, judiziala, lankidetza-zuzenbidea, etab.

Eusko Jaurlaritzari dagokio nazioarteko biltzarra antolatzeko ardura, Euskadi lider delako arloan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak 2,1 milioi euro inbertituko ditu Justizia Leheneratzailearen eta Lankidetza Zuzenbidearen programetan eta bitartekaritza-zerbitzuetan, baita horiek esparru gehiagotan herritarrei doan eskaini ahal izateko ere.

GATAZKAK EBAZTEA

Jaurlaritzaren izenean hartuko dute parte Justiziako zuzendari Manuel Valín, Forumeko Board-eko kide Roberto Moreno, Helduen Justizia zerbitzuko Naiara Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Bitartekaritza Judizialaren Zerbitzuko Idoia Igartua eta Almudena Requejo adituek eta Biktimen Arreta Zerbitzuko José Ignacio Martínez eta Maialen Casas adituek.

Leiden hirian Justiziako zuzendari Manuel Valínek berretsi duenez,«Eusko Jaurlaritzak irmoki egin du gatazkak konpontzeko mekanismo autokonpositibo horien alde, lagungarri baitira Justizia Administrazioko eredua aldatzeko eta herritarrentzako zerbitzua azkarrago, eraginkorrago, pozgarriago eta eskuragarriago bilakatzeko». Gaineratu duenez, «teknika horiek epaiketa-prozesuen kostu ekonomikoak eta emozionalak murrizten dituzte, askotan garestiak, luzeak eta emozionalki mingarriagoak izaten direnak».

Era berean, Manu Valínek adierazi duenez, «Europak erronka honi egin behar dio aurre; arazoei giza eskubideetan, demokrazian eta giza balioetan oinarrituta erantzun behar zaie. Izan ere, justizia leheneratzailea zigor bidezko justizia gainditzeko bitartekoa izan behar da, justizia soziala, kulturartekotasuna, hezkuntza eta komunitatea kontuan hartuta».

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Justiziako zuzendariak esan duenez, «prozesu judizialaz gain, gatazkak ebazteko formula osagarriak asko dira, eta biktima justizia-sistemaren ardatz bihurtzen dute, legezko erreparazioa bideratuz, erreparazio morala eta emozionala bezala. Horrez gain, egindako delituaren erantzukizuna hartzeko aukera ematen diote biktimarioari, gerora erabat gizarteratzeko mesedegarri dena».

 

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-06-22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno expone en Holanda el modelo vasco de justicia social y restaurativa en una conferencia internacional ➡ https://t.co/NeQmCN0U3q

  • Argazkia SN Robot
    @LaLarrakoetxea
    2016-06-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno expone en Holanda el modelo vasco de justicia social y restaurativa en una conferencia internacional ➡ https://t.c

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2016-06-22

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus expone en una conferencia internacional en Holanda el modelo vasco de justicia social y restaurativa https://t.co/xYxEeCpTdQ

  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2016-06-22

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus K justizia sozialaren eta leheneratzailearen euskal eredua aurkeztuko du Holandan https://t.co/67kRia0ubV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)