Berriak Ekonomia eta Ogasuna

Elkarrizketa Radio Euskadin

2010.eko urriak 02

 

Carlos Aguirre Ekonomiako euskal sailburuak gaur esan duenez, hurrengo urterako aurreikuspenek diote hazkunde ekonomikoa eta enplegu-sorkuntza "neurritsuak" izango direla. 2011rako euskal  aurrekontuen ildo nagusiak aurreratu ditu Aguirrek eta, adierazi duenez, jarduera ekonomikoa dinamizatzen duten eta enplegua sortzeko eragile diren jardueretan egindako inbertsioa mantendu nahi du Eusko Jaurlaritzak.


Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, 2011rako aurreikuspen horiek 2010ekoak baino "askoz hobeak" dira, euskal ogasunen bilketa % 10,6 hazi delako abuztura arte.


Une honetan, Aguirrek esan duenez, "hazkundearen nolabaiteko baretzea dago, hilabete on batzuen ostean", Europa osoan gertatzen ari den bezala.

Halaber, zerga-arloari buruzko hausnarketa egin du Aguirrek: "Gaur egungo zerga-ordainketarekin ez da nahikoa zerbitzuak mantentzeko: ala zerbitzuak kentzen ditugu, ala gehiago biltzen dugu".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre: "2011ko aurrekontuek berrikuntzaren, enpresaren eta enplegua sortzeko aukera emango duten ekoizpen-sektore berrien alde egiten dute"