
Eusko Jaurlaritza Novia Salcedo Fundazioak gazteen integrazio profesionalaren arloan ematen dituen sarien banaketan izan da
Bilboko Arriaga Antzokian egin da ekitaldia eta han izan da Espainiako errege Felipe VI.a
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte izan dira Novia Salcedo Fundazioak gazteen integrazio profesionalaren arloan ematen dituen sarien VII. edizioan, Espainiako errege Felipe VI.a buru izan den ekitaldian. Bilboko Arriaga Antzokian izan da.
Edizio honetan, Victoria Camps (ad honorem), Jordi Albareda (pertsonen kategorian), Emtesport (enpresenean) eta Paraguaya Fundazioa (administrazio publikoetan, erakundeetan eta GKEetan).
Ekitaldian izan dira, halaber, jarduneko Osasuneko ministro Alfonso Alonso, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Espainiako gobernuaren ordezkari Carlos Urquijo.
-
2016-06-20
Comentario de Twitter:
Hemos asistido a la entrega del premio a la integración profesional de los jóvenes de la Fundación Novia Salcedo ➡ https://t.co/JWdmk2GIzd -
2016-06-20
Comentario de Twitter:
Novia Salcedo Fundazioak gazteen integrazio profesionalaren arloan ematen dituen sarien banaketan izan gara ➡ https://t.co/25ex28gtCJ