Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: «Ez da arazorik egongo Espainiako gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean hiriburuetarako trenbide sare berriaren sarbideak zehazteko garaian»

2016.eko ekainak 17

 

  • Sailburuarentzat «utopikoa» da Y-aren lanak, Sustapen Ministerioak iragarri bezala, 2019rako amaituta egongo direla pentsatzea, kontuan hartuta «Bergarako lotunea» egiteko lanen kontratuak baliogabetzeak eragingo duen atzerapena.
  • Euskal trenbide sare berriaren gainean irratiei egindako adierazpenak. 

 

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politiketako sailburu Ana Oregiren iritzian, «ez da arazorik egongo Espainiako gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean hiriburuetarako trenbide sare berriaren sarbideak zehazteko garaian, baina utopikoa da Abiadura Handiko Trenaren Euskadiko lanak, Sustapen Ministerioak iragarri bezala, 2019rako amaituta egongo direla pentsatzea, kontuan hartuta Bergarako lotunea egiteko lanen kontratuak baliogabetzeak eragingo duen atzerapena».

 

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat, Garraioetako sailburuorde Antonio Aiz buru zela, Sustapen Ministerioarekin bildu zen atzo, eta Estatuko administrazioak berretsi zion enpresa esleipendunen kontratuak desegitea erabaki zuela, itxura batean, lizitazioan baino prezio handiagoa eskatu zutelako, lanaren kostua handituko duten arazo teknikoak hauteman ondoren.

 

Ana Oregi sailburuak kazetari-talde bati gaur goizean Gasteizen adierazi dionez, «Sustapen Ministerioak lizitazio berrian proposatuko duen tunel-makinen bidez lan egiteko sistemak epeak laburtzea ekarriko duen arren Bergarako lotunean, enpresa esleipendunen kontratuak desegiteko beharrezkoa den denbora, proiektua berrosatzekoa eta lizitazio berriari dagokiona hartu behar dira kontuan».

 

Oregi sailburuaren iritzian, «nekez hasiko dira Bergarako lotuneko lanak 2018 urtea baino lehen», eta gogora ekarri duenez, «beti esan dut oso zail ikusten nuela AHTa 2019 urtea baino lehen amaitzea».

 

Sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak hiru hiriburuetarako sarbideen lanen mandatua beregain hartzeko egin dion proposamena «begi onez hartu duela» Ministerioak, baina kexa adierazi du ziur aski gobernu berria eratu arte gai horri buruzko «erabakirik» ez delako hartuko, auzi horren ebazpena beste sei hilabetez geroratuz.

 

Ana Oregiren iritzian, urte gutxi barru «premiazko garraio-azpiegitura hori amaituta egongo da eta Euskadik eta korridore atlantiko osoak eskatutako zerbitzua eskuratuko dute; bidaiarien eta salgaien garraio jasangarria. Gainera, gure Euroeskualdearen gizarte-kohesioa areagotuko da, eta berehalako etekinak eskuratuko dituzte gure herrialdeak eta inguruneak kulturan, ingurumenean, gizartean eta ekonomian».

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Oregi: “no habrá problemas entre los gobiernos para definir los accesos de la nueva red ferroviaria a las capitales” https://t.co/CtDmbDNs1j

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)