Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Kale Dor Kayiko elkarteak ikasle ijitoei ematen dizkien sarien banaketa-ekitaldian izan da

2016.eko ekainak 20

Iñigo Urkullu lehendakaria Kale Dor Kayiko, ijito kultur elkarteak ikasle ijitoei ematen dizkien sarien banaketa-ekitaldian izan da, Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Urkulluk eskola-eremuan egin diren aurrerapausoak nabarmendu ditu, gizarte kohesioaren helburua betetzeko oinarri sendoa direlako.

Lehendakariak saridunek hezkuntzaren bidez egin duten ekarpena nabarmendu du, Eusko Jaurlaritzak bezala, justizia soziala dutelako xede. Pertsonen arteko berdintasuna aitortuko duen gizartea eratu nahi dute biek ala biek, kultura-aniztasuna errespetatu eta hezkuntza-maila handiagoak lortzeko.

Kale Dor Kayiko saria Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasle ijitoen artean eskola-arrakasta sustatzera bideratutako proiektua da. Zehazki, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide-heziketa edo unibertsitate-ikasteak osatzen dituzten ikasleei ematen zaizkie. Ikasleek, baita familiek nahiz irakasleek ere, egindako lanak jendaurreko errekonozimendua izatea da xedea.

Sariok sustatzen dituen elkartea 1989an geroztik ari da elkarlanean hainbat erakunderekin, ijitoek «gainerako herritarren eskubide eta betebehar berdinak izan ditzaten», eta, horretarako, funtsezkoa deritze hezkuntzari, gizarte-partaidetzari eta balioetan hezteari.

Lehendakariaz gain, ekitaldian izan dira Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementería, Bilboko alkate Juan Mari Aburto, Leire Aragón BBK-ko gizarte-ekintzako zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko Unibertsitate-komunitate, Identitate eta Misioko erretoreorde Juan José Etxeberria. 

Gaur Errefuxiatuen Munduko Eguna dela-eta, lehendakariak gogora ekarri du gerratik ihes egiten ari diren pertsonei laguntza ematea «giza betebeharra» dela.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste a la entrega de los premios al alumnado gitano que otorga la asociación Kale Dor Kayiko ➡ https://t.co/FttLOr7QXH

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    [KDK Sariak] @iurkullu Kale Dor Kayiko elkarteak ikasle ijitoei ematen dizkien sarien banaketa-ekitaldian izan da ➡ https://t.co/09SjOxxuGp

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)