Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Euskotrenek ekainaren 20tik 24ra bitartean Larreinetako Funikularrean autobusez ordezko zerbitzua eskainiko du

2016-06-17

Euskotrenek ekainaren 20tik 24ra bitartean, biak barne, Larreinetako Funikularreko erabiltzaileentzako autobusez ordezko zerbitzua eskainiko du mantentze lana batzuk direla eta.

Astelehenetik, ekainaren 20tik, lehenengo ordutik aurrera, Euskotrenek Escontrilla eta Larreineta artean autobusez, noranzko bietan, ordezko zerbitzua eskainiko du.

Autobusak Zugaztietatik irtengo dira eta, era berean, itzultzean, ibilbidea luzatuko dute leku berbereraino.

Ordezko zerbitzuaren ordutegia Funikularrak berak duena izango da.

 este alde batetik, tituluak ohiko lekuetan erosi ahal izango dira, halere tituluak balioztatzea Euskotreneko langileek egingo dute.

Leku arazoak direla eta, garraio aldaketa egunetan ezin izango da bidaiatu bizikletekin ezta lagungarriko aberearekin ere.

Mantentze lanetan zehar aurreikusitako jardueren artean, bidaiarien kotxeen mailan, barnealdean banaketa berria egitea aurkitzen da, Trapagako udalaren eskaera bat betetzeko helburuarekin, horrela bizikletentzako lekuak kokatuko dira, zorua aldatuko da eta kanpoaldean led argi berriak jarriko dira.

Informazio gehiago behar duten pertsonek 902 543 210 telefono zenbakia dute eta baita ondorengo www.euskotren.eus web orrialde ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko