Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek eibarren, igande goizean zehar, autobusen ondorengo lineak aldatuko ditu Ermua – Donostia (ap-8) eta Mallabia - Ondarroa

2016.eko ekainak 17

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren igande goizean, ekainaren 19an, Eibarren, San Joan txirrindulari Sariaren ospakizuna dela eta, ondorengo autobus lineak aldatuko ditu: DB02 Ermua – Donostia (AP-8tik) eta DB04 Mallabia – Ondarroa.

Lasterketan zehar, 11:30ak eta 12:30ak bitartean, Isasi kalea ibilgailuen trafikorako moztuta egongo da

Euskotrenek sartutako aldaketak ondorengo hauek izango dira:

  • DB02 Ermua – Donostia linea AP-8tik: Eibartik 12:10ean irtengo den zerbitzuak geldialdia Eibarko Autobusen Geltokian burutuko du, Untzagako taxi geralekuaren aurrean egin beharrean.
  • DB04 Mallabia – Ondarroa linea: Mallabitik 11:45ean irteten den zerbitzua, Armeriako Eskolaren geldialdira sartu beharrean, saihesbiderantz egingo du bira geldialdia burutzeko Ego Gain (El Corte Inglés) merkataritza zentroaren aurrean eta ondoren saihesbidetik jarraitu ohiko ibilbidearekin.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko