Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak 48 eee izapidetu ditu maiatzean

2016-06-17

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 48 enplegu-erregulazio espediente izapidetu zituen maiatzean, aurreko hilean baino % 33 gehiago. Espedienteek 396 langileri eragin zieten: 306ri, aldi baterako kontratu-etete gisa; 65eri, lanaldi-murrizketa moduan, eta 25eri, kontratu-hutsalketagatik (kaleratze kolektiboak).

Izapidetutako 48 espedienteetatik, 28 kontratua etetekoak izan ziren eta 306 langileri eragin zieten (aurreko hilean baino % 16 gutxiago). Lanaldi-murrizketako 18 espedienteek 65 langileri eragin zieten eta kontratu-hutsalketako bien ondorioz 25 langileren kaleratze kolektiboa gertatu zen.

Apirilean, lehen sektorean erregulazio-espediente bat izapidetu zen (% 0,41), eta beste ekoizpen-sektoreetan, aurreko hilen antzeko kopuruak mantendu dira: Eraikuntza (% 15), Industria (% 45) eta Zerbitzuak (% 39).

Azkenik, gaur egun 375 etendura- eta murrizketa-espediente daude indarrean guztira, eta 4.181 langile daude horien eraginpean. Aurreko hiletan bezala, Arabako Lautadak, Bilbo Handiak eta Donostialdeak dute kokagune txarrena alderdi horretan.

 

 

 

 

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke:

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.eus/r45-conttrl/eu/contenidos/informacion/estadisticastrabjo/eu_esttraba/estadisticastrabajo.html

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)