Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiak inauguratu du asteburu honetan Sevillan antolatutako sustapen turistikoko jarduerak egingo diren gunea, IV. Euskadi Basque Country Bandera jokatu aurretik

2016.eko ekainak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua dantza eta herri kirol erakustaldietan eta, euskal eta andaluziar erakundeen ordezkariekin batera, sevillarrei Euskadiri buruzko informazioa eskaintzeko puntuan izango da

Bihar, Guadalquivirren jokatuko den IV. Euskadi Basque Country Bandera izango da Eusko Jaurlaritzak eta Basquetourrek turismoa sustatzeko antolatu dituzten ekintzetan gorena; izan ere, Estatuan gehien hazi den merkatua da Andaluziakoa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak sustapen-gunea inauguratuko du gaur goizean San Francisco plazan, Euskadik asteburu honetan Sevillan izango duen eskaintza indartuko duena.

Ekitaldi horretan izango dira Eusko Jaurlaritzako turismoko eta kulturako ordezkariak, baita Basquetourrekoak, euskal udalerrietakoak eta Sevillako Udalekoak ere.

Aukeran Dantza Taldeak euskal dantzak eta Andaluziakoak uztartzen dituen emanaldia eskainiko du eta, ondoren, herri kirolen erakustaldia egongo da; ingude-altxatzea, lasto-botatzea, harrijasotzaileak eta aizkolariak. Basque style, milaka ikusleri eskainia.

Asteburu osoan zehar egingo dira ekitaldi horiek, hiriguneko hainbat lekutan eta Guadalquivir ertzean. San Francisco plazan, Herculesen zumardian edo Cartuja zubian eskainiko zaie sevillarrei Euskadi Basque Country helmuga turistikoaren gaineko informazioa, euskal musikaz, tradizioez eta gastronomiaz girotuta.

Bart, hiri erdiko kaleetan triki-poteoan ibili ondoren, bihar, igandea, IV. Euskadi Basque Country Banderak emango dio amaiera Andaluzian antolatutako sustapen-programari.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    #Sevilla-n antolatutako #BasqueCountry sustapen turistikoko jarduerak egingo diren gunea inauguratu du Tapiak ➡ https://t.co/AogdmLtrB7

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 18

    Comentario de Twitter:
    Tapia inaugura la muestra para la promoción turística en Sevilla, con motivo de la IV Bandera Euskadi #BasqueCountry➡https://t.co/q0N1ziRm5G

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)