Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesak bi etxebizitza pilotu ireki ditu Eibarren, Ipuruan sustatutako 62 BOEetan

2016.eko ekainak 16
  • Fray Martin 4 helbidean daude etxebizitza pilotuak, eta irekita egongo dira uztailaren 16ra arte.
  • Pertsonek hurbiletik ezagutu ahal izango dituzte Visesak Eibarren sustatu dituen babes ofizialeko etxebizitzetako materialak eta akaberak, bai eta etxebizitzen gaineko ideia errealagoa egin ere, bi etxebizitza pilotuak baitaude altzariz jantzita.

Visesa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailari atxikitako sozietate publikoak bihar, ostirala, bi etxebizitza pilotu irekiko ditu Fray Martin 4 helbidean. Pisuak altzariz hornituta daudenez, beren etorkizuneko etxebizitzak nolakoak izan litezkeen irudikatu ahal izango dute horiek ikustera bertaratzen direnek. Uztailaren 16ra arte egongo dira irekita, ordutegi honetan:

Ostiraletan: 17:00etatik 20:00etara.

Larunbat eta igandeetan: 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

         (* sarbidea Fray Martin 4 helbidean dago)

Ipurua futbol-zelai inguruan daude (Fray Martin 4 eta 6 helbidean) Visesak sustatutako babes ofizialeko 62 etxebizitzak, eta A kalifikazioko efizientzia energetikoa edukitzeagatik nabarmentzen dira. 2 eta 3 logelako etxebizitzak dira, eta 57,6 m2-tik eta  71,95 m2-tik gorako gainazal erabilgarria dute, hurrenez hurren. 137.762 eurotik hasita eros daiteke etxebizitza horietako bat, betiere, BOE bat jasotzeko betekizunak betez gero: aurreko 2 urteetan etxebizitzarik ez edukitzea, EAEn erroldatuta egotea eta urteko diru-sarrerak 9.000 euroren eta 39.000 euroren artean balioetsita edukitzea.

Argibide gehiago Visesa Gipuzkoako bezeroen arretarako bulegoan, Errotaburu kalea 1, 7 helbidean (tel: 943 32 63 40).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko