Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkoreka Gerra Zibilean hildako gudariei eta milizianoei Bilboko Artxanda mendian eskaini zaien omenaldian izan da

2016.eko ekainak 19
  • Ekitaldiaren aurretik Udalak Plaza Biribilean antolatu duen lore-eskaintzan izan da, Bilboko hiriaren 716. urtemuga ospatzeko ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka Artxandako Hatzmarka deituan urtero egiten den omenaldian izan da, Euskadiren askatasunaren alde Gerra Zibilean borroka egin zuten 40.000tik gora gudariak eta milizianoak ohoratzeko.

Sabino Arana, Eusko Lurra, Ramón Rubial, Idi Ezkerra eta Luis Arrieta fundazioek antolatutako ekitaldian, aurten, gainera, Aterpe 1936 eskultura, Hatzmarka deitua, ipini zela 10 urte bete direla ospatu dute.

Juanjo Novella portugaletetar artistaren Aterpe 1936 eskultura karbono-altzairuzko 8.000 kilotik gorako eta 6 metroko lana da. 2006ko ekainaren 18an inauguratu zuten, euskal herritarren eskubideen defentsan jardun zirenak eta, ondorioz, gerraren nahiz Frankoren diktaduraren zentzugabekeria jasan zituztenak omentzeko.  

BILBOKO HIRIAK 716 URTE BETE DITU

Omenaldi horretara baino lehen, Josu Erkoreka Bilboko Plaza Biribilera bertaratu da, Udalak lore-eskaintza egin duelako Bilboko hiriak 716. urte bete dituela ospatzeko. 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka Gerra Zibilean hildako gudariei eta milizianoei Bilboko Artxanda mendian eskaini zaien omenaldian izan zen➡ https://t.co/W4WcWcGC1C

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    Erkoreka​ participó ayer en el homenaje a los gudaris y milicianos caídos en la Guerra Civil, celebrado en Bilbao ➡ https://t.co/58d86MoRgZ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)