Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ikusmina Sevillan, Traineru Ligaren etorrera eta IV. Euskadi Basque Country Banderari atxikitako sustapen turistikorako kultura-erakusketa direla medio

2016.eko ekainak 16
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Sevillako Udalak ongi etorria eskaini dio gaur euskal ordezkariei, lau egunez Euskadiko helmuga turistiko nagusiak Andaluziako merkatuan –5 urtetan % 51 hazi da– aurkeztuko dituzte-eta

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak eskerrak eman ditu Sevillako Udalean, hiriak egindako harreragatik; igandera bitartean, Euskadiko eskaintza turistikoa aurkezteko kultura-jarduerak eta kirol-lehiak antolatu dira, nagusia, IV. Euskadi Basque Country Bandera.

Trianako zubiaren alboko San Jorge gazteluan gaur goizean egin duen Sevillako komunikabideen aurreko aurkezpenean, Epalzak Andaluziako merkatuaren garrantzia azpimarratu du, azken 5 urtetan % 51 hazi da-eta. «Estatuan gehien hazi dena da. Andaluzia da Estatuko hirugarren merkatu nagusia Euskadirentzat –aurretik daude Madril eta Katalunia–, 122.731 turista iritsi ziren bertatik 2015ean, eta 80.853 2011n.

Euskadi bisitatzen duten andaluziarren % 91k ez du beste helmugarik izaten. Batez besteko egonaldia 3,8 gauekoa da; batez besteko orokorretik gora dago.

Eusko Jaurlaritza eta Basquetour merkatu horri begira ari lanean, modu espezifikoan eta etenik gabe. Izan ere, iazko Euskadi Basque Country Bandera Malagan jokatu zen.

San Miguel Traineru Ligari hasiera emango dion banderaz gain, sustapen-jardueraz beteriko egitaraua osatu da, gaur arratsaldea hasiko dena Andaluziako bidaia-agentzia handizkariei eskainitako aurkezpenarekin.

Bihar, ostirala, Santa Cruz auzoko kaleak alaituko dituzte trikitilariek eta larunbatean, hilak 18, goizean, Arantxa Tapia sailburuak gunearen aurkezpen ofiziala egingo du. Bertan, euskal dantzak eta Andaluziakoak uztartzen dituen emanaldia eta herri kirolen erakustaldia egingo dituzte, baita gau horretan eta igandean ere.

Gure kulturaren eta gastronomiaren erakusle dira horiek guztiak, basque style guztiz, eta gure posizionamendu turistikoa zehazten dute.

Gaur goizeko aurkezpenean, TKEk igandean ligari hasiera emango dion estropadaren gaineko xehetasunak eman ditu eta Sergio Paredes, Sevilla-Betis estropadaren zuzendariak larunbatean Guadalquivirreko uretan egingo den lagunarteko lehiaren berri eman du, Sevilla, Betis eta Malaga taldeak Euskadiko selekzio baten aurka arituko direna.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Basquetour_eus
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    ¡Ya estamos en #Sevilla! Muchas gracias por el recibimiento. #AupaSevilla https://t.co/JNQpGeXR7B ¡Empezamos! https://t.co/kAV155qhyY

  • @Basquetour_eus
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    #Sevilla-n gaude jada! Mila esker harreragatik! #AupaSevilla https://t.co/y7PRMnzc6e Hastear gaude! https://t.co/AJ6jfwwK1L

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)