Berriak Herrizaingoa
Eu

Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuak Forum Europa Tribuna Euskadin parte hartu du

2010.eko urriak 01

Forum Europan eman duen hitzaldian, terrorismoarekin behin betiko amaitzeko bidearen azken txanpan gaudenaren uste osoa duela adierazi du Aresek, baina, gaineratu duenez, ETA oraindik ez da desagertu. Halere, banda inoiz baino ahulago dagoela azpimarratu du. Ekintza erasotzailerik ez egiteko hartutako erabakia jakinarazteko bandak emandako komunikatuaren inguruan, esan du nahikoa ez bada ere, positiboa dela. Izan ere, hobe dela komunikatuak egitea atentatuak egitea baino. ETAren eta Batasunaren munduaren artean egun dagoen tentsio egoera azpimarratu du Aresek. Bere hitzetan, Abertzaleek behin betiko urratsa eman behar dute, hau da, ETAk armak uztea lortzea edo bestela ETAtik bereiztea. Bestalde, EAJk Espainiaren gobernagarritasunean parte hartzea positiboa dela adierazi du Aresek.

Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburua Forum Europa gosari informatiboan izan da gaur goizean. Mikel Torres PSEko Sailen Koordinatzaile eta Portugaleteko alkateak aurkeztu du Ares.

Etorkizunaren inguruan konfiantza duela esan du, izan ere, azaldu duenaren arabera, uste osoa du laster aterako garela krisialditik, eta, gainera, indartuta aterako garela.

Eusko Jaurlaritzak urte eta erdian egin dituen aldaketen inguruan mintzatu da Ares. Epe horretan Euskadin gauza asko aldatu direla adierazi du. Gainera, aldaketok PPren babesa duen "Gobernu indartsu, sendo eta egonkor" batek sustatu dituela azaldu du.

Etorkizuneko planen inguruan, Euskadik Europako herrialderik garatuenen eta bizi kalitate onena dutenen artean egon nahi badu, denbora berrietara egokitu behar dela, politikak sustatu behar dituela, eta hori posible egiteko beharrezkoak diren aldaketak eta erreformak egin behar dituela esan du Aresek.

Ildo horretan, adierazi du hori dela Eusko Jaurlaritzaren helburua, eta horregatik herrialde moderno eta lehiakor bat sustatu nahi dutela, ezagutzarekiko, hezkuntzarekiko, ikerketarekiko eta garapenarekiko apustuan oinarrituta.

Autogobernua

Bere hitzaldian esan du sozialistek beti egin dutela eta beti egingo dutela Espainiaren eta Europaren barruan dagoen autogobernu estatutarioaren aldeko apustua.

Horren harian, Aresek adierazi du albiste ona deritzola EAJk berriz ere Estatutua aldarrikatzeari eta transferentziak lortzeko lan egiteari. Horrela, Herrizaingo Sailburuaren aburuz, "oso positiboa" da EAJk Espainiaren gobernagarritasunean parte hartzea aurrekontuen negoziazioan.

Terrorismoarekin amaitu

Forum Europan eman duen hitzaldian, terrorismoarekin behin betiko amaitzeko bidearen azken txanpan gaudenaren uste osoa duela adierazi du Aresek, baina, gaineratu duenez, ETA oraindik ez da desagertu. Halere, banda inoiz baino ahulago dagoela azpimarratu du.

Ekintza erasotzailerik ez egiteko hartutako erabakia jakinarazteko bandak emandako komunikatuaren inguruan, esan du nahikoa ez bada ere, positiboa dela. Izan ere, hobe dela komunikatuak egitea atentatuak egitea baino.

Pertsona batzuek ETAren komunikatuetan aurrerapauso handiak ikusten dituzten, arren, bere iritziz ETA ez da aldatu.

ETAren eta Batasunaren munduaren artean egun dagoen tentsio egoera azpimarratu du Aresek. Bere hitzetan, Abertzaleek behin betiko urratsa eman behar dute, hau da, ETAk armak uztea lortzea edo bestela ETAtik bereiztea. Horren harian, Herrizaingo Sailburuak esan du badakiela "abertzale erradikal gehienek politika egin nahi" dutela, baina beraiek direla erabakiak hartu behar dituztenak.

Halaber, Aresen esanetan, "oso larria" izango litzateke Eusko Alkartasuna "Troiako zaldia" izatea "erradikal abertzaleak etxeko lanak egin barik politikara eramateko".

Bestalde, biharko Bilbon deituta dagoen manifestazioari dagokionez, sailburuak esan du ez duela "oztoporik" ikusten egiten uzteko. Hori bai, deialdia bloke independentista "indartzeko" egin dutela ohartarazi dio EAJri. Izan eren, manifestaziora ordezkari batzuk bidaliko dituela iragarri du gaur Euzko Alderdi Jeltzaleak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares, Herrizaingo Sailburua