Ana Oregik Bruselan hartuko du parte Eskualdeetako Lantaldeak COP22 baino lehen antolatu duen «Klimarekin konprometitutako eskualdeak eta hiriak» ekitaldian
- Asteazkena, 2016ko ekainak 29, 14:30etik 18:00etara, Bruselan, Europako Eskualdeen Lantaldea ; 09:00 Markku Markkulakin bilera
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Eskualdeetako Lantaldeak hilaren 29rako Bruselan antolatu duen «Klimarekin konprometitutako eskualdeak eta hiriak» ekitaldian hartuko du parte, Marrakech´en egitekoa den Nazio Batuen COP22-Aldeen Konferentzia baino lehen.
Ingurumen, Klima-aldaketa eta Energia Batzordeko presidente eta Italiako Sardinia eskualdeko presidente Francesco Pigliaruk emango dio hasiera ekitaldiari. Bertan izango dira, halaber, Cristina Lobillo, Klima-ekintza eta Energiarako Europar Batasuneko Komisionatuaren kabineteburua; Laurence Tubiana, UNFCCC Climate Champion; Jorge Borrego, Mediterraneoko Batasuneko idazkariordea; Mohamed Sadiki, Rabateko alkatea; Sirpa Hertell, Eskualdeen Lantaldeko Ingurumen, Klima-aldaketa eta Energia Batzordeko idazkariordea; Donatella Spano, Sardiniako Ingurumen ministroa; Lutz Ribbe, COP22ren gaineko Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko txostengile eta Garapen Jasangarriaren Behatokiko presidentekidea; Owen Philip, Klima-finantza, Mainstreaming eta Montrealeko Protokoloaren gaineko unitateburua; eta Esther Badiola, Europako Inbertsio Bankuko Ingurumen, Klima eta Gizarte gaietarako bulegoko ekonomialaria.
09:00 Markku Markkula, bilera
14:30 Ongi etorria Ingurumen, Klima-aldaketa eta Energia Batzordeko presidente eta Italiako Sardinia eskualdeko presidente Francesco Pigliaruren eta Mohamed Sadikiren eskutik.15:35 «Eragile guztiak inplikatzea, ezarpena azkartzeko», Ana Oregi, Sirpa Hertell, Donatella Spano eta Lutz Ribbe hizlari direla. 16:45 «Zer-nola finantzatuko dute EBko eskualdeek eta hiriek tokiko karbono-ekonomiarako trantsizioa?», Owen Philip eta Esther Badiola hizlari direla. 17:45 Ondorioak, Francesco Pigliaru.
-
2016-06-29
Comentario de Twitter:
Ana Oregi is in #Brussels taking part in a meeting ahead of #COP22 https://t.co/CwLcss4fOb #sustainablecities #BasqueDeclaration -
2016-06-27
Comentario de Twitter:
Ana Oregi participará en Bruselas en un acto previo a la COP22: “regiones y ciudades comprometidas con el Clima”,... https://t.co/lJL9SOC3vY -
2016-06-27
Comentario de Twitter:
Ana Oregik Bruselan hartuko du parte Eskualdeetako Lantaldeak COP22 baino lehen antolatu duen «Klimarekin... https://t.co/ol0e517Epm -
2016-06-27
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Ana Oregi participará en Bruselas en un acto previo a la COP22: “Regiones y ciudades comprometidas con el Clima” ➡ https://t.co… -
2016-06-27
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: Ana Oregik Bruselan antolatu den «Klimarekin konprometitutako eskualdeak eta hiriak» ekitaldian hartuko du parte ➡ https://t.co…