Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Shangaiko Expoan transmititu den “herrialde zentzua” azpimarratu du

2010.eko urriak 01

Erakunde- eta enpresa-misioa Euskadira itzuli da egindako lanaren balantze “oso positiboa” lortu ostean

“Herrialde indarra, batasuna eta zentzua”. Horixe da aste honetan Shangaiko 2010eko Nazioarteko Erakusketan munduari helarazi zaion irudia. Erakusketa gaur bukatuko da eta Eusko Jaurlaritzak balantze “oso positiboa” egin du. Patxi López lehendakariak Txinara joan den ordezkaritzak eta dagoeneko han ezarrita dauden edo herrialde horrekin lotutako interesak dauzkaten enpresek erakutsi duten “tradizio eta modernotasun” konbinazioa azpimarratu du. “Ekonomia horietara irekitzeak kokatzen garen tokian aberastasuna eta lana sortzen dugula esan nahi du, baina, funtsean, gure gaitasun ekonomikoa, enpresa arlokoa eta Euskal Herrian lana sortzeko ahalmena areagotzen dugula esan nahi du”, azpimarratu du.

Shangaiko 2010eko Nazioarteko Erakusketan Euskadiren Astea egin dela eta joan den astelehenetik Shangain dagoen enpresa-misioa bihar goizean itzuliko da Euskadira “ezarritako helburuak bete ostean”. Patxi López lehendakariak Euskadik munduari bere “erakargarritasun potentzial izugarria” erakutsi diola ziurtatu du, hori dela eta, kontaktuz eta akordioz beteta egon den aste lanpetu honen balantzea “oso positiboa” da. “Ekonomia horietara irekitzeak kokatzen garen tokian aberastasuna eta lana sortzen dugula esan nahi du, baina, funtsean, gure gaitasun ekonomikoa, enpresa arlokoa eta Euskal Herrian lana sortzeko ahalmena areagotzen dugula esan nahi du”, azpimarratu du.

Gaur goizean Shangain egin den prentsaurrekoan lehendakariak bidaia honetan erdietsi diren helburu nagusien balantzea egin du eta Donostia zoriondu du 2016an Europako Kultura Hiriburu izateko lehen hautaketa gainditu duelako.

Lehendakariak egun hauetan Shangain transmititutako “indarra, batasuna eta herrialde zentzua” azpimarratu ditu, eta hori lortzen lagundu dute egun hauetan Txinara enpresa-misioa gauzatzera joan diren euskal enpresek, dagoeneko Asiako erraldoian ezarrita daudenek eta merkataritza ganberetako, Mondragon kooperatibako eta misioan esku hartu duten gainerako eragile ekonomikoen ordezkariek.

Lortutako akordioen artean, Lópezek Alfarekin sinatutako akordioa aipatu du, horren arabera, 3 milioi euro inbertituko dira lantegi berri bat eraikitzeko, eta horrez gain, Mondragon kooperatibaren enpresa-parkearen instalazioa 200.000 metro karratu handitzea ahalbidetuko duena ere aipatu du.

Lehendakariak datozen hilabeteetan “ideologikoki ez doktrinatzeko” politika mantenduko duela ziurtatu du, hau da, “Euskal Herriaren gaitasuna sustatu” eta bultzatu nahi du, baita “tradizioa eta modernotasuna bateratzen dituen benetako Euskadiren onena eskaini” ere.

Lan arloko politika aktiboak

Shangaira joan diren kazetarien galderei erantzunez, lehendakariak adierazi du lan arloko politika aktiboen balantzea Euskal Herriarentzat “negatiboa” izan litekeela, baina horrek ez duela eskumena esku-aldatzea geldiaraziko ziurtatu du. Horren harira, datua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emango duela argitu du, eta “horien ziurtapena dira hobari horiek”, erantsi du. “Guk, Kupoaren bidez, horrek esan nahi duenaren 6,24 jarri beharko dugu. Emaitza Euskal Herriarentzat negatiboa izan liteke? baliteke, baina hori gertatzen denean egingo dugu balorazioa”, adierazi du. “Oraindik datu asko ezagutu behar ditugu, euskal enpresariek izan dituzten hobarien benetako datuak zein diren jakin behar baitugu, baita markatzen gaituen diruzaintza zein den ere”, agertu du.

Bestalde, lehendakariak agerraldi publiko hau aprobetxatu du Donostia zoriontzeko 2016an Europako kapital izateko hautagai izaten jarraitzen duelako eta ziur dago Gipuzkoako hiriburuak “irabazteko eta Europako Kultura Hiriburu gisa euskal herritar guztion ordezkari izateko baldintza guztiak” betetzen dituela.

Iruzkin bat
  • @UgaitzZb
    2010.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    ¿Qué es sentido de país? RT @Irekia_News El Lehendakari destaca el "sentido de país" transmitido en la Expo de Shanghai http://bit.ly/cFAodC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria