Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria San Prudencio Fundazioaren "Ekimen arduratsua" sarien banaketa-ekitaldian izan da

2016.eko ekainak 16

Iñigo Urkullu lehendakaria, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toña lagun, San Prudencio Fundazioaren «Ekimen arduratsua» sarien banaketa-ekitaldian izan da, Gasteizko Jardines de Uleta Hotelean. Lehendakariak zorionak eman dizkie sarituei, konfiantza sortzen duen «erreferentziazko eredua» direlako.

Enpresen gizarte-erantzukizunari loturiko esparruetan diharduten erakundeen, enpresen eta langileen jardun azpimarragarrienak nabarmendu nahi dira sarion bidez, tartean, laneko arriskuen prebentzioa, ingurumenaren zaintza, enplegu-sustapena, gizarte-harremanak edo kode etikoen ezarpena. 

Aurtengoan, honako hauek saritu dituzte lau modalitateetan: CIE Automotive, Tuboplast Hispaniako langile José Manuel Saenz de Arzamendi, Mizar Additive Manufacturing enpresa eta Pernod Ricard upategiak.

Ekitaldian izan dira, halaber, Arabako ahaldun nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta San Prudencio Lan Fundazioko presidente Miguel Ángel Verástegui, eta lehendakariak azpimarratu du, hain zuzen, «ekimena» eta «ardura» direla Arabako enpresen bereizgarriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)