Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal Trenbide Sare berriaren segimendu-batzordeak Gipuzkoako lanen egoera eta hiru hiriburuetarako sarbideak aztertuko ditu

2016.eko ekainak 15
  • Bihar bilduko da Madrilen

 

Bihar, osteguna, Madrilen bilduko da Euskal Trenbide Sare berriaren segimendu- eta koordinazio-batzordea, besteak beste, Gipuzkoako lanen egoera, hiriburuetarako sarbideen proiektuen egoera eta ADIFen Zizurkil-Andoain, Urnieta-Hernani, Antzuola-Ezkio Itsaso eta Hernialde-Zizurkil espedienteen izapideak eta onarpena aztertzeko.

 

Espainiako gobernuko ordezkaritzaren buru izango da Azpiegituretako estatu-idazkaria eta Jaurlaritzakoaren buru, Garraioetako sailburuordea. Gainera, gomendio-hitzarmena eta espedienteak izapidetzeko protokoloaren eguneraketa berrikusiko dituzte.

 

2012an onartu eta ADIF´ekin ezarritako protokoloa–proiektuak onartzekoa eta lanak gauzatzekoa– eguneratu beharrari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak nabarmendu duenez, behin eta berriz adierazi dio Ministerioari «kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen araudiko manuak betetzea bermatu behar dela».

 

Eusko Jaurlaritzak 2015eko amaieran aurkeztutako hiriburuetarako tren-sarbideen proiektuak aztertzeko, Jaurlaritzak berak aurrekontu banakatua entregatuko du, Bilborako, Donostiarako eta Gasteizerako sarbideak bereizita, eta horien gauzapenean esku-hartze zuzena izateko prestasuna adieraziko du.

 

Gomendio-hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak kontratatuko ditu Donostiako sarbideko lanak eta Sustapen Ministerioak Bilboko eta Gasteizko sarbide-proiektuak idatziko ditu, horretarako sortutako erakundearteko batzordeetan hartutako erabakien arabera.

 

Halaber, hizpide izango dituzte Bergarako lotunea, Burgos-Gasteiz konexioa, plataforma moduanitzak eta Jundiz´ko trenbide-terminalaren proiektua eta gauzapena, azken hori Dourges-Calais eta Gasteiz arteko salgaien trenbide bizkor atlantikoan, eta Sustapen Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuel Niño