Berriak Lehendakaritza
Eu

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak trakzio-proiektu gehiago identifikatu ditu Euskadirako

2016.eko ekainak 16

Lehendakaria buru dela egin dute ohiko biltzarra gaur arratsaldean Lehendakaritzan

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak 2014ko abenduan onartu zen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planari lotuta dagoen RIS3 Euskadi, Garapen Adimentsurako Euskal Estrategiaren gaineko balantzearen eta segimenduaren berri eman du. Aurten, RIS3 Euskadi estrategiaren bigarren fasea jarri da martxan; hainbat lantalde eratu dira eta 50 trakzio-proiektu identifikatu dira.

Lehendakaria buru dela bildu da Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, hiru euskal unibertsitateen eta berrikuntzaren arloko erakunde publikoen eta pribatuen ordezkariz osatuta dagoen kontseilua.

Abenduan Euskadiko administrazioak, enpresak eta klusterrak, eta eragile zientifiko-teknologikoak osatutako zazpi pilotaje-talde eratu ziren. Talde hauetatik hiruk, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planaren arabera, Euskadirentzat lehentasunezkoak diren arlo estrategikoetan egin dute lan: fabrikazio aurreratua, energia eta biozientzia-osasuna. Bestalde, «lau abagune-eremu» aztertu dituzte gainontzeko lantaldeek: elikadura, ingurumen-ekosistemak, hiri-habitata eta kultura- eta sormen-industriak.

Pilotaje-talde hauek martxan jartzeak azpiko beste 30 bat lantaldek Euskadirentzat trakzio proiektuak direnak identifikatzeko balio izan du. Aurretiaz zehaztutako arloetan adierazgarriak diren proiektuak dira hautatutakoak. Guztira 50 dira eta hauen ezaugarririk bereziena da inguruko sektoreak eta hornitzaileen ekonomia dinamizatzeko gaitasuna. Hasiera batean sektore zehatz baten aldeko apustua da, baina epe luzera begira apustu horrek hurbileko ekonomiari sendotasuna emango dio.

Bestalde, dibulgazioko asmoekin, Euskadiko zientziaren sistemako pertsona garrantzitsuenak identifikatu dira, bikaintasunari, nazioarteko ospeari eta beren jakintzagaietan Europan lortu dituzten errekonozimenduei dagokienez.

Aurrekontua

Euskadik berrikuntzan 2020 urtera begira 11.100 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du. 2014urtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak 1.092 milioi euro zuzendu ditu berrikuntzarekin lotutako ekintzei. Azken adibidea da aurreko Gobernu Kontseiluan zentro teknologikoak eta ikerketa kooperatiboko zentroak (IKZ) finantzatzeko Emaitek Plus programari  52,6 milioi euro zuzendu izana. Honez gain, argi berdea eman zitzaion ere lankidetzan garatutako oinarrizko eta industria arloko ikerkuntza sustatuko duen ELKARTEK deialdiari (guztira 26 milioi). Bi programa hauek Planak zehaztutako berrikuntzaren aldeko ekimenak dira.

Sarearen berrantolaketa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako euskal sarea berrantolatzeko prozesua ere aztergai izan dute bileran. Berregituratu ondoren, 11 kategoriako sarea geratu da, eta 158 agente beharrean 120 izango ditu; horietatik % 52k ezarri zaizkien helburuak bete beharko dituzte, egiaztapena lortzeko. Horrenbestez, hainbat adierazle baliatuko dira horien jarduna ebaluatzeko.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak trakzio-proiektu gehiago identifikatu ditu Euskadirako ➡ https://t

  • @begizbegi
    2016.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak trakzio-proiektu gehiago identifikatu ditu Euskadirako https:/…

  • @lanbideejgv
    2016.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak trakzio-proiektu gehiago identifikatu ditu Euskadirako https://t.co/dwiSZVYAM1

  • @mentxu09
    2016.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Consejo Vasco de Ciencia, Tecnología e Innovación avanza en la identificación de proyectos tractores para Euskadi➡https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluak trakzio-proiektu gehiago identifikatu ditu Euskadirako ➡ https://t.co/Nuzy23qBnF

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)