
Lehendakariak «Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoa» Europako biltzarrean parte hartuko du
Iñigo Urkullu lehendakaria «Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoa» Europako biltzarraren inaugurazioan izan da gaur, Donostiako Kursaal jauregian. Berarekin izan dira Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia. Lehendakariak biktimekiko, gizartearekiko eta delitugileekiko gizatiarragoa den justiziaren alde egin du.
Biltzarra Bitartekaritzaren Aldeko Europako Magistratu Taldeak eta EHUko Kriminologia Institutuak antolatu dute eta Eusko Jaurlaritzak babestu du. Hiru egunez, nazioarteko adituek justizia-metodo berriak aztertuko dituzte, kaltegileak gizartetik apartatu eta zigortzeko sortutako eredu judizial tradizional zigortzailea baino moderno, eraginkor eta gizatiarragoak direnak. Lehendakariak parte-hartzaileei gizakien duintasunaren, giza eskubideen eta guztion onuraren alde egiten duen justizia defendatzeagatik eskerrak eman dizkie. «Justizia leheneratzailea biktimekiko, gizartearekiko eta delitugileekiko gizatiarragoa den justizia da», esan du.
Bestetik, kongresuan justizia terapeutikoaz egingo dute gogoeta. Eredu horren bitartez legea modu gizatiarragoan aplikatu nahi da, legearen, lege-prozesuen eta eragile esku-hartzaileen alde gizatiar, emozional eta psikologikoa lehenetsita. Justizia terapeutikoari esker, osasuneko eta justiziako profesionalak elkarlanean jardun daitezke hainbat esparrutan, esaterako, mendekotasunean, nahasmendu psikikoetan edota urradura emozionaletan, horiek daudelako familia- eta zigor-arloko gatazka askoren oinarrian.
Gogoetarako eta tailer praktikoak egiteko tartea egongo da «Justizia Leheneratzailearen eta terapeutikoaren Europako Kongresuan», langileen eguneroko jardunbideak aztertu eta etorkizunekoak proposatzeko. Hizlari ezagun askok hartuko dute parte kongresuan, tartean, Esther Giménez-Salinas, Frieder Dünkel, Loren Walker edo Sandra Walklate.
-
-
2016.eko ekainak 16
Comentario de Twitter:
Jon Darpón «Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoa» Europako biltzarraren inaugurazioan izan da gaur Kursaalen ➡ https://t.co/ZpAhtdQ0FX -
2016.eko ekainak 16
Comentario de Twitter:
RT @osakidetzaEJGV: .@jdarpon ha asistido al Congreso Europeo Justicia restaurativa y terapéutica que tiene lugar en el palacio Kursaal➡ ht… -
2016.eko ekainak 16
Comentario de Twitter:
.@jdarpon ha asistido al Congreso Europeo Justicia restaurativa y terapéutica que tiene lugar en el palacio Kursaal➡ https://t.co/oGhUC5lbCH -
2016.eko ekainak 16
Comentario de Twitter:
Lehendakariak «Justizia Leheneratzaile eta Terapeutikoa» Europako biltzarrean parte hartu du➡https://t.co/o6UkUYtCw8 https://t.co/fKGCQTgfbn -
2016.eko ekainak 16
Comentario de Twitter:
El lehendakari participa en el Congreso Europeo de Justicia Restaurativa y Terapéutica ➡ https://t.co/ogzmuBw3oN https://t.co/V9ERGynbxW