Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Udari aurre hartuz, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du debekatuta dagoela portuetan bainatzea eta uretara salto egitea: horren ondorioz, lesio larriak jasan daitezke

2016-06-15

 

  • Arau-hausleek kirol-itsasontzien eta arrantza-ontzien maniobrak ere zailtzen dituzte
  • Denboraldi bakoitzean, gomendioei entzungor egiten dieten bainulariek lesio larriak izaten dituzte zerbikaletan eta bizkarrezurretan

 EJ 16 06 16

Udako denboraldiari aurre hartuz, Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok eskatu du Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetako portuetan bainatzeko eta uretara salto egiteko debekua errespeta dadin, «bai arau-hausleari dakarkion arriskuagatik bai kirol-itsasontziei eta arrantza-ontziei dakarkienagatik» 

Arrantzaleen, ontzien jabeen, portu-instalazioetako erabiltzaileen eta udaltzaingoen iradokizunei jarraituz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak berriz eskatu du uda hasieran Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetako portuetan bainatzeko eta uretara salto egiteko debekua errespetatzeko, «arau-hausleak eta kirol- eta arrantza-portuetako erabiltzaileak arriskuan jartzen baititu». 

Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok gogorarazi du «kirol- eta arrantza-portuetan bainatzea eta uretara salto egitea debekatuta dagoela. Guztietan daude hori argi adierazten duten horma-irudiak eta seinaleak. Araua hausteak lesioak, ebakiak, hausturak eta tetraplegiak ere eragin ditzake, pertsona batzuen arduragabekeriagatik». 

«Zentzuz jokatu behar da –azpimarratu du Ruiz de Angulok-, portuetan ontziak ibiltzen dira. Haien maniobrak zailak dira, eta bainularien presentziak arriskua eragiten du. Gauza bera gertatzen da moiletako eta morruetako parte altuetatik uretara salto egiten duten pertsonekin, balitekeelako hondoa uste baino altuago egotea edo lotutako ontzien, bainulari arau-hausleen ondoan funtzionamenduan egon daitezkeen helizeen, murgildutako kateen eta soken gainean erortzea. Portuak itsasontzietarako dira, eta hondartzak bainatzeko». 

Portuetako azpiegituren zuzendariak honakoa gogorazi die familiei: «hitz egin dezatela beraien seme-alabekin egoera horretaz, eta ekidin daitezela lesioen protagonista triste dituzten haur eta gazteak , eta haien ontziak portuetan amarratzen dituztenen kezkak barne dituzten eta askotan ikusten, eta komunikabideetan entzuten eta irakurtzen ditugunak bezalako arriskuak».

Iruzkin bat
  • @GlaciarBlue
    2016-06-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Udari aurre hartuz, Jaurlaritzak gogorarazi du debekatuta dagoela portuetan bainatzea eta uretara salto egitea ➡ https://t.co/X

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)