Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Bilboko tranbiaren gaueko zerbitzu berezia ‘Gau Zuriaren’ ospakizuna dela eta

2016-06-15

Larunbatean, ekainaren 18an, Bilboko tranbian ‘Gau Zuriaren’ ospakizuna dela eta gaueko zerbitzu berezia egongo da. Ohiko zerbitzuan ere aldaketak izango dira, Atxuri eta Pio Baroja arteko zirkulazioa 21:28tik aurrera kendu egingo delako.

Ekainaren 18an Bilbon ospatuko den Gau Zuria dela eta, tranbiaren ohiko zerbitzua aldatu egingo da. Atxuri eta Pio Baroja arteko zerbitzua kendu egingo da 21:28tik aurrera eta Pio Baroja eta La Casilla artean gaueko zerbitzu bereziak ezarriko dira.

Atxuri eta La Casilla arteko azkeneko zerbitzua 21:18an irtengo da, eta La Casilla eta Atxuri artean 21:11n. Une horretatik aurrera Pio Baroja eta La Casilla artean bakarrik ibiliko da.

Gaueko zerbitzu bereziak

La Casilla-Pio Baroja: 21:25etik 00:10era irteerak 15 minuturik behin egingo dira eta 00:30etik 2:30era, 20 minuturik behin.

Pio Baroja-La Casilla: 21:50etik 00:10era irteerak 15 minuturik behin egingo dira eta 00:30etik 2:10era, 20 minuturik behin.

Bilboko tranbian bidaiariak sartzeko prozedura errazteko Euskotrenek ordainketa sistemarekin Barik/Bat/Mugi txartelak erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko helburuarekin, erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefonoa,  tranbiaren www.euskotren.eus web orrialdea eta twitter @euskotrenEJGV esteka eskura izango dituzte.

2 iruzkin
  • @armaolea
    2016-06-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Bilbao700: Servicio especial nocturno en el tranvía de Bilbao por la celebración de la #NocheBlancaBilbao: https://t.co/t37BuixNCe

  • @armaolea
    2016-06-15

    Comentario de Twitter:
    RT @Bilbao700: Bilboko tranbiaren gaueko zerbitzu berezia #GauZuriaBilbao-ren ospakizuna dela eta: https://t.co/iJU6zAGGDV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan