Berriak
Eu

URAk Bermeorako ur-horniduraren hodi-tarte berri bat berriztatuko du

2016.eko ekainak 15
  • Hornidura hodi berri horren proiektua “Gernika-Busturia tartean, Mundakako itsasadarreko ezker ertzean kolektore orokorra egiteko proiektua"ren atal berri bat izango da 
  • URAk eta Busturialdeko Uren Partzuergoak 2015eko urtarrilaren 30ean sinatutako lankidetza-hitzarmenean adostutakoa konpromisoei jarraiki

Sukarrieta. 2016.06.15. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitutako  Uraren Euskal Agentziak abian ditu Sukarrietako ponpaketa-estazioa egiteko lanak. Hartara, hondakin urak Lamiarango HUAra helaraziko dira eta Urdaibaiko Itsasadarreko saneamendu-sistemaren giltzarri bilakatuko da.

Era berean, Busturialdeako Ur-Partzuergoarekin lankidetzan, URAk honako proiektua idatzi du:  “Gernika-Busturia tartean, Ur-horniduraren hoditeria hobetzeko proiektua: Mundakako itsasadarreko ezker ertzeko Gernika-Busutria tartean, saneamendu-kolektore orokorra hobetzeko lanokin batera egitekoa”. Busturialdeko Ur-Partzuergoaren batzorde eragileak oniritzia eman zion proiektu horri eta egikaritzeko  4.644.846,32 € aurrekontua aurreikusi zaio.

Bermeo urez hornitzeko Arratzu izenez ezagutzen den hodia erabiltzen da egun,  Golako ibaian eta Arratzukoa zundaketan hartutako urak Almikeko Edateko Uren Tratamendurako Estaziioara bideratzeko. Hodia, baina,  fibrozementuz egina da.

Bestalde, hodia zaharkitua dago eta bere egoera eskas samarra da. Horiek horrela, Partzuergoak eta URAk hodia orain berriztatzea erabaki dute; izan ere,  Mundakako itsasdarreko ezker ertzeko Gernika-Busturia tartean, saneamendu-kolektore orokorra hobetzeko lanok aukera ematen dute hornidura hodia orain ere berriztatzeko.

Hornidura-hodia berriztatzeko proiektua “Gernika-Busturia tartean, Mundakako itsasadarreko ezker ertzean kolektore orokorra egiteko proiektua"ren atal berri bat izango da. URAk aurki lizitatuko du proiektua, URAk eta Busturialdeako Uren Partzuergoak 2015eko urtarrilaren 30ean sinatutako lankidetza-hitzarmenean adostutako konpromisoei jarraiki

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)