Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Herritarren parte-hartzeko prozesua LAGen berrikusketan: Debagoieneko bizilagunek paisaia zaintzeko sustapen publikoa iradoki dute

2016-06-15

 

  • Gaur arratsaldean, 18:00etan, beste bilera bat egingo da Aiarako eremu funtzionalerako, Amurrioko Katekesian; larunbatean, 10:00etan, Bilbon

Arrasate 16 06 15

Lurralde Antolamendurako Gidalerroen berrikusketarako bilera parte-hartzailean, Arrasateko (Debagoiena) eremu funtzionaleko biztanleek paisaia zaintzeko gastuetan lagunduko duten politika publikoak sustatzearen aldeko interesa agertu dute, haien iritziz «garestia baita» haren sostengua eta zaintza. 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzako zuzendari Fernando Uriondo bertan zela, Arrasaten herritarren beste bilera bat egin da LAGak berrikusteko. Bertan parte hartu dutenek «eskualdeko igarobide ekologikoak zabaltzea» ere proposatu dute. «Onuragarritzat hartu da, eta denak egon dira ados» zehaztu du Fernando Uriondok. 

«Iradoki den beste kontu bat dorre elektrikoen eta telefoniakoen efektu bisualak txikitzea izan da, eta kudeaketa-erakunde edo -organo bat sortzea, naturaguneak indartu ditzan. Gainera, landa-inguruetan ekintzaile izateak duen balioa sustatzearen ideia ere agertu da, arloa eguneratzeko, erakargarri bihurtzeko eta ekintzaile txikientzako -emakume eta gizon-irteera erraztasunak izango dituen arlo bihurtzeko ekintzaile izateko ideia, tokiko merkataritzaren garrantzia nabarmenduz» esan du Fernando Uriondok. 

Gaur arratsaldean, seietan, beste bilera bat egingo da Aiarako eremu funtzionalerako, Amurrioko Katekesian; bertaratzen direnek etorkizuneko LAGak definitzeko iradokizunak eta ekarpenak egingo dituzte.

 

Iruzkin bat
  • @leireingurucom
    2016-06-15

    Comentario de Twitter:
    LAGen berrikusketa: Debagoieneko bizilagunek paisaia zaintzeko sustapen publikoa iradoki zuten Arrasateko saioan... https://t.co/K5W94dEF2N

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)