Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Pasaiako Portuaren inguruko Eusko Jaurlaritzaren oharra

2016.eko ekainak 14

Pasaiako Portua «interes orokorreko» portua da, eta horren kudeaketa ez da sekula egon Euskadiren esku.

Espainiako gobernuaren organismo publiko bat da, Sustapen Ministerioaren mendeko Estatuko Portuak erakundearen baitan dagoena (Espainiako Portuen Legea, 24. artikulua).

Pasaiako Portuko administrazio-kontseilua da gobernu-organo gorena, eta 15 kide ditu. 15 horietatik 4 baizik ez ditu izendatzen Eusko Jaurlaritzak, tartean, presidentea.

Pasaiako Portuaren administrazio-kontseiluak hartutako erabaki guztiek jaso behar dute Estutako Portuak erakundearen eta Sustapen Ministerioaren onespena.

Pasaiako Portuko kontrola, ikuskaritza eta esku-hartzea Espainiako gobernuaren ardura dira eta Estatuko Administrazio Orokorreko langileek gauzatzen dituzte egiteko horiek. 

Lonja egiteko lanen lizitazioa eta esleipena Pasaiako Portuak berak egin zituen 2011n, 14,9 milioi euroko zenbatekoarekin. 2010 urtean, Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro arteko diru-laguntza ematea onartu zuen. Gaur-gaurkoz, 2 milioi euro baliatu dira.

2014ko irailetik eta 2015eko uztailera bitartean, Estatuko Portuak erakundeak izapidetu gabeko obra-aldaketak barne hartu zituen auditoretza bat egin zuen.

Ondorioz, administrazio-kontseiluak espedientea hasi zuen obra-arduradunaren aurka eta Pasaiako Portuko zuzendaria kargugabetu zuen. 

Gaur egun, bi auditoretza daude abian: kontularitzakoa eta teknikoa. Kontu-auditoretza Estatuko Portuak erakundea bera ari da egiten.

Orain, bi auditoretza horiek amaitzear direla, eta administrazio-kontseiluak kontrako iritzia eduki arren –auditoretzen emaitzak jakin arte itxarotea proposatzen zuen–, Estatuko abokatuak, administrazio-kontseiluko kide ere badenak, auzia fiskaltzaren esku uztea erabaki du.

Ikerketa judizial horri lotuta dago gaur goizean Guardia Zibilak portuko instalazioetan egin duen operazioa. .

Gertakari horiek ikusita, Eusko Jaurlaritzak honako hau adierazi nahi du:

  • Pasaiako Portuaren kudeaketa Espainiako Gobernuaren eskumena da; harena bakar-bakarrik.
  • Arrain-lonjaren obrak joan den legegintzaldian erabaki, lizitatu eta esleitu ziren.
  • Eusko Jaurlaritzak obra honi egindako ekarpena zenbateko osoaren % 13,5 baino ez da. Gainerako guztia Espainiako Gobernuak eta Pasaiako Portuak berak bideratu dute aurrekontuetara, eta kudeaketa oso-osoa Estatuaren aurrekontu-, kontabilitate- eta ondare-araudian ezarritakoaren arabera garatu da.  
  • Pasaiako Portuaren administrazio-kontseiluan Eusko Jaurlaritza ordezkatzen duten lau ordezkariek beren botoarekin planteatutako barne-kontrolerako neurri guztiak babestu dituzte.
  • Ikerketa judizialak edota ikuskaritzak nolabaiteko irregulartasunen bat hautemango balute, administrazio-kontseiluko Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak izango dira lehendabizikoak erantzukizunak eskatzen, orain artean egin duten bezalaxe, obren arduradunari espedientea irekitzea babestuta eta Pasaiako Portuaren zuzendari-kargutik erretiratzeko eskatuta. .
  • Eusko Jaurlaritzak ez du onartuko auzi honen inguruko erantzukizunik, Espainiako Gobernuari baitagokio kudeaketaren gaineko kontrola, ikuskaritza eta kontu-hartzailetza. Alde horretatik, Eusko Jaurlaritzak eman dio dagoeneko egonezinaren berri Espainiako Gobernuari, iritzita ulertezina dela Eusko Jaurlaritzari kontuak eskatzea, jakinik gainera Sustapeneko ministroaren alderdiak eginak direla, eta alderdi haren mende dagoela Pasaiako Portuaren zuzendaritza.

 

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @igoraierbe
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @ArAitor
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Nota del Gobierno Vasco sobre el Puerto de Pasaia https://t.co/3MXAG4Vwex

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Nota del Gobierno Vasco sobre el Puerto de Pasaia ➡ https://t.co/qXl7lqSNiE https://t.co/p2aK8pSJK4

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Pasaiako Portuaren inguruko Eusko Jaurlaritzaren oharra ➡ https://t.co/2qr7TtRZdZ https://t.co/kHHmsXGJEd

  • @aiztierdi
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @BenatBilbao
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @JoseLui77653235
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @jotaerre666
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @ArantzaZeta
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @GlaciarBlue
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Nota del Gobierno Vasco sobre el Puerto de Pasaia https://t.co/bn1xhfVwza

  • @Iturbe_pedro
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @gaztelu_agm
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @EGuruzeaga
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @rikardoarrillag
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Peioxabier: Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tie…

  • @Peioxabier
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Nota del GV sobre Pasaia: https://t.co/pihYVwmtdC "La culpa es de España" Ricardo Peña no sé si es español o vasco pero tiene carnet del PNV

  • 2016.eko ekainak 14

    Parece mentira que a estras alturas haya que explicar todas estas evidencias!!!!!!!!!!!!!!

Komunikabideek behera kargatzeko