Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuaren hasiera‑ekitaldian egon da

2016.eko ekainak 15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Kongresuan Amerika, Europa, Ozeania, Afrika eta Asiako adituak bilduko dira bi egunez une oro aldatzen ari den errealitate baten inguruan eztabaidatzeko

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur goizean Donostiako Kursaal jauregian izan den IV. Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuaren irekieran parte hartu du.  Bi egunez, ekainak 15 eta 16, bost kontinenteetatik heldutako Lanbide Heziketako adituak bilduko ditu kongresuak «Etorkizuna ikasten» izenburupean, une oro aldatzen ari den errealitate baten erronkei nola erantzun aztertzeko asmoz.

Izan ere, 18 herrialdeetatik etorritako adituak batzen dituen nazioarteko topaketa honek, elkargune eta bilgune bat eskaini nahi die Lanbide Heziketako zentroei, enpresei eta erakundeei erronka komunok definitzeko. Bi egunetan zehar, hainbat topaketa eta hitzaldi egingo dira honako arloen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko: 

•          Industria iraultza berria.
•          Fabrikazio adimenduna.
•          Industria 4.0.
•          Ziber-segurtasuna.
•          Ezagutza eta gaitasun aurreratu berriak.
•          Lanbide Heziketako zentroen errealitate berria.
•          Errealitate birtualeko ingurune berriak.
•          3D inpresioko fabrikazioko ingurune berriak.

Gaur egun, inoiz baino gehiago, ekonomia eta enplegagarritasuna sustatzeko funtsezko eragilea da Lanbide Heziketa. Ikasleak orain arte egiten zenaren ezberdina den modu batean prestatu behar ditu, Lanbide Heziketaren, enpresen jardueraren eta enplegagarritasunaren arteko harreman handiagoa bultzatuz, orain dela urte gutxira arte erabat pentsaezinak ziren espezializazio beharrei erantzunez. Testuinguru horretan, Lanbide Heziketak funtsezko papera jokatzen du pertsonen prestakuntzan, orientazioan eta espezializazioan. Kongresuan, Euskadiko Lanbide Heziketako arduradunek azken urteetan bultzatutako aldaketak eta gaur egun zentroetan jorratzen diren lan ildoak azalduko dituzte.

Gaur goizeko bere hitzartzean, Urkullu lehendakariak Lanbide Heziketak Euskadik krisiari hobeto aurre egin ahal izateko jokatu duen funtsezko papera nabarmendu du, baita gure ekonomiaren etorkizunerako duen garrantzia ere.

Kongresuan azpimarratu denez, prestakuntza eta ikaskuntzako prozesu berriak zein pertsonen espezializazioa bultzatzeko ahalegin handia egin da Euskadin. Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako politikok honako oinarriak dituzte: 

  • Pertsonen prestakuntza handiago eta hobea bultzatzea euren enplegagarritasuna indartzeko asmoz.
  • Enpresa txiki eta ertainetan aplikatutako berrikuntza garatzeko ezinbesteko laguntza ematea.
  • Beste herrialde batzuetan fabrikak dituzten enpresentzako laguntzak bultzatzea.
  • Bestelako ekintzailetza kultura bat bereganatzeko egitasmoak bultzatzea.
  • Lanbide Heziketako zentroetan enpresak sortzeko laguntzak ematea. Azken 11 urteotan 600 enpresa baino gehiago sortu dira, %72ko biziraupen indizearekin. 

Zentroen eta enpresen arteko lotura handiagoa izatean, prestakuntza duala bultzatzeko prozesua azkartzen ari da. Lanbide Heziketa Dualaren eskutik espezializazio aurreratua lortzeak interrelazio handiagoa eskatzen du zentroen eta enpresen artean, jada gertatzen ari den eran. Hurrengo urteari begira, Urkullu lehendakariak aurreratu duenez, programan parte hartuko duten ikasleen kopurua %80 handitzea espero da, eta, enpresen kopurua, % 50etik gora. 

Nazioartekotzeari dagokionez, Euskadiko Lanbide Heziketak 42 herrialde ezberdinetan ditu egun abian proiektuak. Horietako 22 herrialde Europar Batasunaren baitakoak dira, eta, gainontzeko 20ak, beste kontinente batzuetakoak. Gainera, Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusaren sorrerari esker, ehunka ikasle, irakasle eta zuzendari Euskadira etortzen dira ezagutzak eskuratu eta euren prestakuntza hobetzera. 

17 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PepeMe
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: VÍDEO PONENCIA del Viceconsejero @FPeuskadi @jarevalo_FP en el IV Congreso Internacional de #FPeuskadi 2016 https://t.co/YPL

  • @sogmlojlr
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: VÍDEO PONENCIA del Viceconsejero @FPeuskadi @jarevalo_FP en el IV Congreso Internacional de #FPeuskadi 2016 https://t.co/YPL

  • @jenimig
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: VÍDEO PONENCIA del Viceconsejero @FPeuskadi @jarevalo_FP en el IV Congreso Internacional de #FPeuskadi 2016 https://t.co/YPL

  • @LuisSaratxaga
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @FPeuskadi: VIDEO El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional https://t.co/YPLObKy2Hq

  • @FPeuskadi
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    VÍDEO PONENCIA del Viceconsejero @FPeuskadi @jarevalo_FP en el IV Congreso Internacional de #FPeuskadi 2016 https://t.co/YPLObKy2Hq

  • @FPeuskadi
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    VIDEO El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional https://t.co/YPLObKy2Hq

  • @FPeuskadi
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional https://t.co/YPLObKy2Hq

  • @alberto_au
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional ➡ https://t.co/3D0yUZjyxa
    https://t.…

  • @Ekingune
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional ➡ https://t.co/3D0yUZjyxa
    https://t.…

  • @aarranzcad
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional ➡ https://t.co/3D0yUZjyxa
    https://t.…

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakaria #LanbideHeziketa-ko Nazioarteko Kongresuaren hasiera‑ekitaldian egon da ➡ https://t.co/RHubDsK1AA
    https://t.co/ElO

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional ➡ https://t.co/3D0yUZjyxa
    https://t.…

  • @AlmudenaOtaola
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakaria #LanbideHeziketa-ko Nazioarteko Kongresuaren hasiera‑ekitaldian egon da ➡ https://t.co/RHubDsK1AA
    https://t.co/ElO

  • @IzaskunBilbaoB
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional ➡ https://t.co/3D0yUZjyxa
    https://t.…

  • @IzaskunBilbaoB
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Lehendakaria #LanbideHeziketa-ko Nazioarteko Kongresuaren hasiera‑ekitaldian egon da ➡ https://t.co/RHubDsK1AA
    https://t.co/ElO

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria #LanbideHeziketa-ko Nazioarteko Kongresuaren hasiera‑ekitaldian egon da ➡ https://t.co/0F7XBvyV4G
    https://t.co/S9zE3QeveX

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste a la apertura del IV Congreso Internacional de Formación Profesional ➡ https://t.co/v6BY2VvSQr
    https://t.co/0Z3I5Xn8zo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)