Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Aparkabisa, Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko (Gobernu Bilera 2016-06-14)

2016.eko ekainak 14

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Aparkabisa, Bizkaiko Garraio Gunea AB sozietatearen akziodunek batzar orokorrean adostuko duten kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Ehun eta hogeita hamabost mila bederatziehun eta laurogeita hamaika (135.991) euroko ekarpena egingo du eta, ondorioz, Euskadiko administrazioaren partaidetza-ehunekoa % 19,96 izango da.

Europako herrialdeen arteko merkataritza-harremanak areagotzearen eta garraio-sektoreak hartu duen garrantzia ekonomikoaren ondorioz, aipatu bezalako zentroak sortu dira Europan; zentro horiek, hain justu ere, garraioko eskariaren eta eskaintzaren arteko kontaktua erraztu eta koordinazio intermodala ahalbidetzen dute, eta enpresen koordinazioa, kudeaketa eta antolaketa hobetzen.

Aparkabisa Bizkaiko Garraio Gunea AB 1982an eratu zen eta salgaien zentral integralak eta ibilgailu astunen aparkalekuak Bizkaiko lurralde historikoan sustatzea, prestatzea eta ustiatzea du xede.

Hitzartutako gehikuntza baino lehenagoko kapitala 29.041.129,00 eurokoa da. Euskadiko administrazioak 5.797.423,00 euroko partaidetza izenpetu du; hau da, kapitalaren % 19,96. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erkidegoan kokaturiko garraio-zentro integratuak sustatzeko duen politikari jarraikiz, kontuan hartu da Aparkabisa, Bizkaiko Garraio Gunea ABk kapital soziala gehitzeko egindako aurreikuspen-txostena. Hortaz, sozietatearen kapitala 680.911 eurotan handituko da, berrehun eta hogeita hemeretzi (239) euroko balio izenduna izango duten 2.849 akzio izendun jaulki eta zirkulazioan jarrita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko