Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak osasun zentro berria eraikiko du Santikurutze Kanpezun -Araba- (Gobernu Bilera 2016-06-14)

2016.eko ekainak 14

Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du Santikurutze Kanpezuko lursail baten lagapena onartzea, Osakidetzak 800.000 eurotik gorako inbertsioa egingo duena osasun-zentro berria eraikitzeko.

Lursaila, 169,16 m2-koa, Batzar Nagusiak kalean kokatuta dago, pilotalekuaren alboan. Hiru solairuko osasun-zentroa eraikiko dute; beheko solairuan Medikuntza Orokorreko, Pediatriako, Erizaintzako eta Larrialdietarako kontsulta bana egongo da, zaintza eta tratamendua emateko, harrera-guneaz eta itxaron-gelaz gain. Lehen solairuan laguntzako eremu bat egongo da.

Eraikin berriak egungoa ordeztuko du, Samuel Picaza plazako 6. zenbakikoa, eta emandako arreta nabarmen hobea izango da. Eraikina egiteko obrak aurten hasiko dira.Obraren lizitazioa aste honetan bertan argitaratzea aurreikusten da, eraikinaren lanak udaren ondoren hasi ahal izateko.  

Santikurutze Kanpezuko Udalak erabaki zuen lursaila lagatzea, aurtengo otsailean egindako osoko bilkura batean.

Santikurutze Kanpezuko zentroa Arabako Mendialdeko osasun-eremuko burua da eta jaiegunetan ere irekita dago, inguruetako 2.338 biztanleei arreta emateko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza construirá un nuevo centro de salud en la localidad alavesa de Santa Cruz de Campezo ➡ https://t.co/mbgnBqqVfd

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak osasun zentro berria eraikiko du Santikurutze Kanpezun, Araban ➡ https://t.co/fS6dfWMUz3

Komunikabideek behera kargatzeko