Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

1.800.000 euro ikusentzunezkoak garatu eta ekoizteko (Gobernu Bilera 2016-06-14)

2016.eko ekainak 14

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016 urtean ikus-entzunezkoak garatu eta ekoizteko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duen Agindua onartu du.

1.800.000 euroko diru kopurua duen deialdi honek, bi modalitatetan banatzen ditu diru-laguntzak.

Batetik, 100.000 euro bideratzen ditu ikus-entzunezko proiektuen garapenerako: zinema proiektuak, telebistarakoak edo multimediak. Proiektuen garapena esatean, ikus-entzunezko eta multimediako produkzio bat prestatzea eta diseinatzea ulertzen da, produkzio-fasea baino lehenago egiten den prestakuntzan oinarritzen dena. Hala nola, izan daitezke: gidoia garatzea; proiektua finantzatzeko laguntza Euskaditik kanpo bilatzea; storyboard-a garatzea; kokapenak bilatzea edo hasierako casting-a egitea, besteak beste.

Bestetik, deialdiak 1.700.000 euro bideratzen ditu ikus-entzunezko lanen ekoizpena diruz laguntzeko: fikziozko film luzeak; animaziozko film luzeak; sorkuntza-dokumentalak; edo film laburrak.

Joan zen 2015 urtean, deialdi honen bidez orotara ikus-entzunezko 34 proiektu lagundu ziren diruz: 9, proiektuen garapenerako modalitatean, 4 fikziozko film luze, 2 animaziozkoak, 8 dokumental eta 11 film labur.

Kontuan hartuta ikus-entzunezko sektoreak egungo gizartean duen garrantzia, eta ikusirik jarduera  horrek nolako onura dakarren Euskadiko kultura nahiz ekonomiara, deialdi honen helburu nagusia da herri honentzat hain garrantzitsu eta beharrezkoa den ikus-entzunezkoen azpiegitura finka dadin sustatu eta laguntzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko