Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

750.000 euro gehiago ikerketa taldeen jardueretarako laguntzen deialdian (Gobernu Bilera 2016-06-14)

2016.eko ekainak 14

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak sustatzeko diru-laguntzatarako kopurua 750.000 euroan handitzen duen Agindua onartu du. Gaur onarturiko Aginduarekin 2015eko azaroaren 10eko Agindua aldatzen da, eta deialdi honetara bideratutako diru kopurua handitu: 2016-2022 eperako 26.000.000 euro izatetik  26.750.000 euro izatera pasatuz.

Arte eta Humanitateetan, Zientzietan, Osasun Zientzietan, Gizarte Zientzietan, Zientzia Juridikoetan eta Ingeniaritzan eta Arkitekturan ikerketa-programak aurrera eramaten dituzten euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak laguntzeko oinarriak ezartzea eta diru-laguntzak deitzea ditu helburu deialdi honek, aipatutako aldirako 26,75 milioi euroko zenbateko globalarekin. Ikerketa-jarduerak erraztu eta sustatze aldera oinarrizko finantziazioa bermatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateetako departamentu eta unibertsitate-institutuetako taldeen ikerketaren kalitate zientifikoa, eragin soziala eta nazioarteko ikusgarritasuna areagotzea ere badira honen asmoak.

Kalitateko ikerketa sustatu nahi da deialdi honen bidez. Kalitate hori agerian jartzen dute, egiten diren jarduerak nazioartekotzeak, emaitzak eragin zientifiko eta teknologiko handiko foroetan argitara emateak eta euskal gizarteak eta Europako gizarteak XXI. mendean aurre egin behar dieten arazo sozial, ekonomiko eta teknologikoak konpontzeko lagungarri izateak. Halaber, ikerketa-taldeak zatikatzeko joerarekin hautsi nahi da, talde horiek behar diren tamaina eta masa kritikoa lor ditzaten, euskal ikerketak Ikerketa Espazio Europarraren testuinguruan dituen erronkei aurre egiteko; ikerketa-talde horietan esparru desberdinetako espezialistak, kualifikazio handikoak, elkartuko dira eta dedikazio maila handia eskainiko diete ikerketa-proiektuei, ezagutza-transferentziei eta graduko prestakuntza-programei.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko