Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 650.000 euroren laguntzak iragarri ditu Euskadiko nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta nazioarteratzeko (Gobernu Bilera 2016-06-14)

2016.eko ekainak 14

Ekonomiaren Sustapen eta Lehiakortasuneko Saila Euskadiko nekazaritzako elikagaien kate osoa bultzatzeko eta bere kalitateko produktuak sustatzeko politika bat garatzen ari da, eta politika horren barruan sartzen da Lehiatu-Sustapena programa.

Eusko Jaurlaritzak nekazaritza, elikagai, arrantza eta basogintza produktuak EAEtik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak iragarri ditu; 650.000 euroren laguntzak dira, eta "Lehiatu Sustapena programaren” barruan sartzen dira. Ekonomiaren Sustapen eta Lehiakortasuneko Saila Euskadiko nekazaritzako elikagaien kate osoa bultzatzeko eta bere kalitateko produktuak sustatzeko politika bat garatzen ari da, eta politika horren barruan sartzen dira laguntza horiek.

Ekintza indibidualek zein sustapen programek eskuratu ditzakete laguntza horiek.

Ekintza indibidualen artean daude azoketan eta zuzeneko zein alderantzizko misio komertzialetan parte hartzea edo bertaratzea, bai eta publizitate ekintzak eta promozio eta zabalkunderako materialen lanketa ere.  Onuradun bakoitzak bost mila euro eskuratu ahal izango ditu jasotako ekintza indibidualetarako.

Sustapen programetarako, berriz, gehieneko laguntza 20.000 eurokoa izango da, eta dirua plan edo programa integral bat prestatzeko izango da. Plan edo programa integral horretan, sei jarduera aurreikusi beharko dira guztira, hiru herrialdetan garatzeko.

Ez da diru laguntzarik emango azoketan parte hartzeko, baldin eta azoka horietan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak edo Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberek edo kanpoko merkatuan enpresei laguntza finantzarioa ematen duten antzeko erakundeek jarritako erakusmahaiak badaude eta euskal enpresei azoka horietan parte hartzeko tokia eskaintzen badiete. Eremu geografikoen arabera, hauek dira agindu honetan aurreikusitako laguntzen zenbatekoak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoa (bakarrik alderantzizko misioak) eta Estatuko gainerako tokiak: mila euro (1.000€)
  • Europa: mila eta bostehun euro (1.500€)
  • Amerika eta Afrika: bi mila eta bostehun euro (2.500€)
  • Asia eta Ozeania: bi mila eta bostehun euro (2.500€)

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera aurkeztu ahal izango dira laguntza horien deialdian parte hartzeko eskaerak, eta epea hilabete batekoa izango da. Eskabide eredua eta Kudeaketarako eta Justifikaziorako Prozeduraren Eskuliburua http/www.euskadi.eus webgunean egongo dira eskuragarri.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @doiproject
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno convoca ayudas por 650.000 € para la promoción e internacionalización de los productos agroalimentarios➡ https://t.…

  • @asantamariajor1
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno convoca ayudas por 650.000 € para la promoción e internacionalización de los productos agroalimentarios➡ https://t

  • @asantamariajor1
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Jaurlaritzak 650.000 euroren laguntzak iragarri ditu nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta nazioarteratzeko ➡ https://t.co/

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak 650.000 euroren laguntzak iragarri ditu nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta nazioarteratzeko ➡ https://t.co/AjkQhDUzZr

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno convoca ayudas por 650.000 € para la promoción e internacionalización de los productos agroalimentarios➡ https://t.co/jVISw2r3bC

  • @masterMBAe3
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El Gobierno convoca ayudas por 650.000 € para la promoción e internacionalización de los productos agroalimentarios➡ https://t.…

  • @laboralempresas
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 650.000 euroren laguntzak iragarri ditu Euskadiko nekazaritzako elikagaiak sustatzeko eta naz... https://t.co/NwqkgDBtQP

Komunikabideek behera kargatzeko