Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Ivapek bost diru-laguntza esleituko ditu 2016-2017 hirigintza-ikasturteko matrikularen kostua finantzatzeko (Gobernu Bilera 2016-06-14)

2016.eko ekainak 14

Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratutakoan irekiko da, eta datorren abuztuaren 18ra arte egongo da zabalik.

Gobernu-kontseiluak bide eman dio gaur 2016-2017ko XLII. Hirigintza Ikastaroko deialdiari; bost diru-laguntza esleituko dira, bost ikaslek matrikularen % 100 finantzatzeko aukera izan dezaten datorren urtean. Guztira, Jaurlaritzak 13.900 euro bideratuko ditu ikasketa profesional horiek diruz laguntzeko. Hain zuzen, IVAPen mendekoa den Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Eskolak antolatzen du ikastaroa.

Ikastaro honen helburua hiria eta lurraldea eraldatzen dituzten prozesuak, metodologiak, araudi- eta teknika-aldaketak eta hirigintzan sartutako paradigma berriak aztertzea, hartara egoera berriari egokitutako hirigintza-proiektu eta –arauak egin ahal izateko.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da, argitalpena ekainean izango dela aurreikusten da, eta datorren abuztuaren 18ra arte egongo da zabalik. Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Bilboko Eskolan (Errekalde zumarkalea 18, 1.), IVAPeko egoitzetan, ZUZENEAN - herritarrentzako zerbitzuan izapidetu daitezke eskabideok eta www.ivap.euskadi.eus web orrian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko