Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Ibilgailuen eta bizikleten arteko bizikidetza eta etxebizitza hutsak izan dituzte hizpide LAGei buruz Mungian egindako bileran

2016-06-13
  • Asteartean, hilak 14, 18:00etan izango da bilera Arrasaten; asteazkenean, hilak 15, Amurrion; eta larunbatean, hilak 18, 10:00etan, Bilbon

 

Berrogei lagun inguruk hartu dute parte gaur arratsean Mungian egin den Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko herritarren bileran, eta mugikortasuna izan da gogoetagai nagusietako bat.

Eusko Jaurlaritzako Hirigintza Plangintzako zuzendari Fernando Uriondoren arabera, «mugikortasuna da mungiarren kezka nagusietako bat, lurraldearen erabileraren zehaztapenari dagokionez, autoen eta bizikletaren arteko bizikidetza-arazoak hauteman direlako. Hala, bizikletaren erabilera sustatzeko eta bizikidetza errazteko, errepideak eta bide bazterrak zabalduko dira edo bidegorri-sarea eraikiko da eremu funtzionalean, trenaren erabilera sustatzeaz gain».

«Etxebizitzari dagokionez, topaketan parte hartu dutenen iritzian, ez dira etxebizitza berri gehiago behar; hutsik daudenak zenbatzea proposatu dute, egiazko ahalmenak eta premiak zehazteko», adierazi du Uriondok.

Bilera horretan, gainera, ibaien eta natura-eremuen gaia nabarmendu da, «erabileraren eta babesaren arteko oreka lortzea» proposatu dutena. Bihar, asteazkena, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan Arrasaten egingo dute bilera; 15ean, etzi, Amurrion.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)