Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak hogei domina lortu ditu Europako Polizia eta Suhiltzaileen Jokoetako lehen bi jardunaldietan

2016.eko ekainak 13

Tartean, urrezko zazpi

Huelvan egunotan ospatzen ari den Europako Polizia eta Suhiltzaileen Jokoetako lehen bi jardunaldietan hogei domina lortu dituzte dagoeneko Ertzaintzako ordezkariek, horietako zazpi urrezkoak. Guztira hemeretzi ertzainek osatzen duten ordezkaritzako kideek zilarrezko zortzi domina eta brontzezko beste zazpi ere eskuratu dituzte.

Europako Polizia eta Suhiltzaileen Jokoetako lehendabiziko asteburuan emaitza bikainak lortu dituzte Ertzaintzako ordezkariek, guztira hogei domina eskuratuz.

Euskal ordezkaritzako emaitzarik onenak Maria del Vado agenteak lortu ditu, atletismoko probetan guztira zazpi domina eskuratuz, horietako lau urrezkoak (100 metro, 800 metro, 400 metro hesiak eta luzera jauzia) eta beste hiru zilarrezkoak (200 metro, 400 metro eta 1.500 metro).

Jose Maria Pesok, bere aldetik, lau domina lortu ditu atletismoko probetan, bat zilarrezkoa (800 metro) eta hiru brontzezkoak (400 metro, 1.500 metro eta 4X400 metro). Atletismoko gainontzeko dominak Larraitz Alonsok (urrezko bana 100 metrotan eta press bankan), Arantza Saezek (zilar bana 400 metrotan eta 400 metro hesietan) eta 4X400 metroko proban zilar bana lortu duten Imanol Peso eta Eder Figalek eskuratu dituzte.

Bestalde, Aitor Etxeguren agenteak zilar bat lortu du ziklismoko errepideko proban, Pantzeska Garciak urrea taekwondoan eta Ignacio Gasparrek zilarra judoan.

Europako Polizia eta Suhiltzaileen Jokoak larunbatean, hilak 11, hasi ziren Huelvan eta hurrengo igandera bitarte, hilak 19, luzatuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko