Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Innobasqueren batzar nagusian izan da, Euskalduna jauregian

2016.eko ekainak 14

Lehendakaria Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentziaren batzar nagusian izan da gaur, erakunde horren 2016-2020 aldirako plan estrategikoaren aurkezpenean. Urkulluk eskerrak eman dizkio Innobasqueri berrikuntza gizartean zabaltzeko egiten duen apustuagatik, eta gogorarazi du epe luzeko apustu bat dela hori.

Euskalduna Jauregian izan da ekitaldia, Global Innovation Day ekitaldien esparruan, eta bertan izan dira, halaber, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantxa Tapia; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturakoa, Cristina Uriarte; Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, Ángel Toña, eta Osasunekoa, Jon Darpón. Era berean, han izan da Innobasqueko presidentea, Alberto García Erauzkin. Lehendakariak gogora ekarri duenez, ezagutzaren gizartea, enpresetako berrikuntza, prestakuntza eta pertsonen talentua «gakoak» dira lehiakorrago izateko, hazteko eta enplegua sortzeko.  

Bi mila pertsona inguruk parte hartu dute gaur Global Innovation Day-ren bosgarren edizioan. Euskal berrikuntzaren hitzordu garrantzitsuena den horretan ehun bat erakunde izan dira Euskadiko berrikuntzaren onena ezagutzera emateko eta berrikuntza lankidetzan egitearen balioaren berri emateko.

Jardunaldiaren ardatza berrikuntza adimenduna izan da, eta bertan ibilbide bat egin da berrikuntzaren lau faseak zeharkatuz (inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa). Bestalde, hitzaldietan industria 4.0k, hiri adimendunek, Europako joera berritzaileek eta dagoeneko mundua aldatzen ari diren gazteen paperak pertsonengan izango duen eraginari buruz hitz egin da.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EAJ_MarkinaXe
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakaria @Innobasque-ren batzar nagusian izan da, Euskalduna jauregian ➡ https://t.co/KBNWjR1ZAu
    https://t.co/ZR66Q2bwkx

  • @Innobasque
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Lehendakaria @Innobasque-ren batzar nagusian izan da, Euskalduna jauregian ➡ https://t.co/KBNWjR1ZAu
    https://t.co/ZR66Q2bwkx

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria @Innobasque-ren batzar nagusian izan da, Euskalduna jauregian ➡ https://t.co/KBNWjR1ZAu
    https://t.co/ZR66Q2bwkx

  • @Innobasque
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari ha asistido a la asamblea general de @Innobasque celebrada en el Euskalduna ➡ https://t.co/eQINUrJ8F1
    https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari ha asistido a la asamblea general de @Innobasque celebrada en el Euskalduna ➡ https://t.co/eQINUrJ8F1
    https://t.co/epZvmxjdG3

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)