Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

BERDINDUk Orlandoko Pulse diskotekako atentatua gaitzetsi du

2016.eko ekainak 13

BERDINDU, Eusko Jaurlaritza LGTBI kolektiboari informazioa eta laguntza emateko zerbitzuak irmo gaitzesten du atzo AEBtako Orlandon gertatutako atentatu homofoboa. Munduko LGTB+ kolektiboari nahigabean lagundu nahi dio, Orlandoko Pulse diskotekan gertatutakoaren ondoren, non gutxienez 50 pertsonen heriotza egiaztatu den.

Atzoko gertakariak LGTB+ kolektiboa gorrotozko delituen aurrean babesgabetasun egoeran dagoen beste erakusle bat da. Gainera, gogoan izan behar da delitu horien oinarrian munduan gero eta hedatuago dauden pentsamoldeak daudela, zorigaiztoko gertakari hauen modukoak elikatzen dituztenak.

BERDINDUk doluminak adierazi nahi dizkie biktimen senideei, gisa honetako ekintzak erabat arbuiatzen dituenez. Alabaina, gogorarazi nahi du LGTB+ kolektiboak mundu osoan aurre egin beharreko gero eta giza eskubideen urraketa larriagoen eta ugariagoen erakusle dela.

Gertu da Lesbian, Gay, Transexual eta Bisexualen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, 1969ko Stonewalleko liskarrak oroitzen dituena. Zoritxarrez, 47 urte geroago, gaitzetsi dugun ekintzaren modukoek agerian uzten dute gure gizartean homofobia, transfobia eta bifobia indarrean direla, eta horren aurrean ezin gara besoak gurutzatuta geratu.

BERDINDUk herritar guztiei egiten die dei komunikatu honekin bat egin dezaten eta hedapena eman diezaioten, biktimekiko elkartasuna adierazteko eta mota horretako ekintzak ez daitezen betikotu. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau