Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi euro bideratuko ditu 17.500 langabeturen trebakuntza profesionala hobetzeko

2016.eko ekainak 14

Gobernu Kontseiluak bi laguntza-programa onartu ditu, 80 milioi eurorekin hornituak, jarduera ekonomikoa sustatzeko

Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi euro bideratuko ditu 2016an, langabezian dauden 17.500 langabe profesionalki trebatzeko eta merkatuan duten posizioa hobetzeko ekintzak finantzatzera. Helburu horrekin, Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, gobernuak mota horretako ekintzak garatzeko Lanbideren diru-laguntza deialdi bat kaleratzeko baimena eman du; nagusiki, lanik gabe dauden langileei zuzendutako ekintzak dira, zehazki. Horrela azaldu du gaur sailburuak Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

Euskadiko enplegurako lanbide-heziketaren ordenamendu berriak finkatzen duenez, prestakuntza-sistemak enpresen eta langileen beharretara egokitu behar du, baita lan-merkatuko gaur egungo beharretara ere. Arau-esparru berriarekin bat etorriz, Lanbidek, aurten, langabeen prestakuntzarako diru-laguntzen deialdian aldaketak egin ditu; nagusiki, diruz lagundu daitezkeen jarduketa motei eragiten dieten aldaketak. Beraz, 2016ko deialdian, hiru diru-laguntza ildo daude: kontratazio-konpromisoa barne hartzen dutenak, proiektu berezietan sartzen direnak eta gainerako ekintzak.

2015ean, langabeen prestakuntzara bideratutako laguntzak 35,6 milioi eurokoak izan ziren eta aurreko 327/2003 Dekretuaren bidez (Lan-aukerak areagotzeko eta Laneratzea sustatzeko neurriak arautzekoa) kudeatu ziren. Aurrekontu horrekin 1.055 prestakuntza-ekintza egin ziren eta horietan guztira 16.827 pertsonak parte hartu zuten.

LAGUNTZA-PROGRAMAK EKONOMIA SUSTATZEKO

Bestalde, Gobernu Kontseiluak bi laguntza-programak onartu ditu EAEko jarduera ekonomikoa sustatzeko. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak azaldu duenez Elkartek eta Emaitek Plus programak dira, ikerketa zientifiko eta teknologikoari zuzenduak eta 80 milioi eurorekin hornituak.

Bozeramaileak, gainera, Forondako aierportuko jarduera komertziala eta turistikoa sustatzeko 2 milioi euroko inbertsioaren berri eman du. Honen helburua barne-helmuga edo nazioartekoa duten bidaia erregularretako operazioak bultzatzea da. Gaur ere, Gobernu Kontseiluak Unibertsitateko ikerketarako laguntza 750.000 eurotan emendatzea erabaki du. Horrela EAEko Unibertsitateetako ikerketa-programetako laguntze-deialdia 26,7 milioi eurora igoko da 2016-2022 tartean.

KONSTITUZIO-AUZITEGIAK HEZKUNTZA ARLOAN EMANDAKO EPAIA

Gainera, kazetariek galdetuta, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du ez datorrela bat Konstituzio Auzitegiaren epaiarekin, irakasleen irakaskuntza orduak handitzea bermatu duelako, Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren gobernuak 2012an hezkuntza-arloan egindako murrizketen aurka aurkeztutako errekurtsoa baztertu ondoren. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ahal duen guztia egingo du epaiaren ondorioak «arintzeko» eta euskal hezkuntza-sistemaren «eraginkortasunaren eta kalitatearen» alde.

2016-06-14ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MendizabalaFP
    2016.eko ekainak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi euro bideratuko ditu 17.500 langabeturen trebakuntza profesionala hobetzeko https://t.co/eT

  • @folmendizabala
    2016.eko ekainak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi euro bideratuko ditu 17.500 langabeturen trebakuntza profesionala hobetzeko https://t.co/eT

  • @IkaslanBizkaia
    2016.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi euro bideratuko ditu 17.500 langabeturen trebakuntza profesionala hobetzeko https://t.co/eT

  • @lanbideejgv
    2016.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak 38,5 milioi euro bideratuko ditu 17.500 langabeturen trebakuntza profesionala hobetzeko https://t.co/eTxjidRMcR @Irekia

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @ErrekaldeEAJPNV: https://t.co/eNbissE1wk https://t.co/I46sQRlEh5

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @ErrekaldeEAJPNV: https://t.co/eNbissE1wk https://t.co/I46sQRlEh5

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @ErrekaldeEAJPNV: https://t.co/eNbissE1wk https://t.co/I46sQRlEh5

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)