Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Isabel Celaá Innobasquerekin sinatu du Fearts Lego League buruzko Hitzarmena

2010.eko irailak 30

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmena izenpetu dute gaur euskal gizartean zientzia, teknologia eta berrikuntzarekiko sentsibilizazioan eta horien zabalkundean elkarrekin lan egiteko. Hitzarmena Isabel Celáa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak eta Guillermo Ulacia Innobasqueko presidenteak izenpetu dute.

Hitzarmenaren helburua bi erakundeen artean lankidetza eta koordinazio esparrua ezartzea da, Innobasqueren urteko lan-planaren garapena ahalbidetuko duena, betiere gai hauetaz gizartea sentsibilizatzeko eta gai hauen komunikaziorako, eta zientzia eta teknologia arloetan bokazioak sustatzeko.

Bi erakundeek konpromisoa dute gizartearekin, eta lan garrantzitsua iruditzen zaie zientzia, teknologia eta berrikuntzari loturiko ikerketa-lan eta proiektuen berri ematea eta gizarteari hurbiltzea. Bi erakundeek partekatzen dute zientzia-dibulgazioaren eremuan zerbitzuak gehitu eta produktu berriak garatzeko eta zientzialarien harrobia indartzeko helburua.

FIRST LEGO LEAGUE:

Hitzarmen hau hasieran urtebeterako izango da, eta elkarlanerako oinarriak jartzen ditu, gero hori jarduera-programa espezifikoen helburu izango diren lankidetza-ildoetan zehaztuko delarik.

Akordio honen emaitza gisa, datorren urtean Euskadin izango da FIRST LEGO League (FLL) nazioarteko proiektua, robotikako lehiaketa aldi berean mundu osoan jokatzen dena eta zientzia eta teknologia era jostagarrian 10 eta 16 urte arteko gazteei hurbiltzen diena.

Ikasteko ekimen orijinal eta iraultzailea da FLL, First Fundazioak (For Inspiration and Recognition of Science and Tecnology) eta Lego-k 1998an sortua, eta ordudanik munduko hainbat herrialdetan egin izan dena. Bere helburua gazteen artean sortzeko trebetasunak, pentsamendu analitikoa eta talde-lana garatzea da, eta, batez ere, berrikuntza-balioak sustatzea, aldi berean ezagupen teknologiko eta zientifikoak transmitituz.

FLL 2010 gaur egun 60 herrialdetan egiten da 155.000 gaztek baino gehiagok parte hartzen dutelarik 12.000 talde baino gehiagotan. 500 lehiaketa inguru daude antolatuta, eta horietan 30.000 boluntario eta 200 babesle baino gehiago daude sartuta.

Innobasquek duela urtebete ekarri zuen Euskadira lehiaketa hau. 2010eko abenduan eskualde-fasea jokatuko da bigarren aldiz, eta gainera 2011ko otsailean Euskal Herria izango da Espainiako estatuko FIRST LEGO League lehiaketaren egoitza.

Innobasque eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabea, Euskadi eremu guztietan gizarte berritzaile bihurtzeko prozesua sustatzeko sortua, alde horretatik Europan erreferentzia izatera iristeko.

Kontuan izanda berrikuntza batez ere fenomeno soziala dela, Innobasqueri funtsezkoa iruditzen zaio gizarte konprometitua sortzea, bere ekintza eta jarrerekin beharrezko kultura-aldaketa eragingo duena berrikuntzari loturiko balioak indartuz. Horren haritik, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren gizarte-sentsibilizaziora eta zabalkundera eta zientzia- eta teknologia-arloan bokazioak sustatzera bideratutako proiektu eta zerbitzuak bultzatzen eta gauzatzen ditu Innobasqueko Sustapen eta Komunikazio Sailak, baita ere ikuspegi  berritzaile eta sortzailea bultzatzen du ikasle gazteen artean, hezkuntzaren arloan jarduteko konpromisoa hartuz horretarako.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila Innobasqueko bazkide da Agentzia sortu zenetik, eta lau erronkari egin nahi die aurre gizartearen eta zientziaren arteko harreman konplexuaren esparruan: zientzia eta teknologia herritarrengana hurbiltzea, zientzia-politika gizartera hurbiltzea, zientzia eta ikerketa sustatzea aplikatzen diren politika guztietan, eta zientzia eta teknologia arloko bokazioak eta ikerketa-karrera sustatzea.

Iruzkin bat
  • @amouriz
    2012.eko maiatzak 10

    Comentario de Twitter:
    (CICD) Francisco Polo. Peticiones online: ciudadanos cambiando el mundo desde la red http://t.co/HLLI0HpY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejera de Educación