Berriak
Eu

Indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako erakundeen arteko koordinaziorako bilera

2016.eko ekainak 14

Gaur goizean EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen lehendakaritzapean. Akordio honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa da, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.

Batzorde honetan parte hartzen dute Jaurlaritzako zenbait sailek (Herri Administrazioa eta Justizia, Lan eta Politika Sozialak, Segurtasun eta Osasun sailak), eta EUDELek, Arartekoak, Foru aldundiak, Botere Judizialaren Kontseiluak, Abokatuen Euskal Kontseiluak eta Medikuen Euskal Kontseiluak. 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EstibalizLinars
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @emakundEJGV: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, erakundeen arteko koordinazioa https://t.co/mOufeZ0eY7

  • @emakundEJGV
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, erakundeen arteko koordinazioa https://t.co/mOufeZ0eY7

  • @emakundEJGV
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    Coordinación interinstutucional ante la violencia contra las mujeres https://t.co/mOufeZ0eY7

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ibon Uribe, Rafel Sáinz, María Antonia Olabarrieta, Oscar Seco, María José Barbarín,Juan Manuel Calparsoro, Juana Balmaseda, Leonor Aurrekoetxea