
Indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako erakundeen arteko koordinaziorako bilera
Gaur goizean EAEn Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta hobea egiteko Erakundeen arteko II Akordioaren Jarraipen Batzordea bildu da Emakunderen lehendakaritzapean. Akordio honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoan etxeko tratu txarren eta sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen lan egiten duten erakundeen arteko koordinazioa da, horrela, emakume horiei babes eta arreta osoa bermatzeko arlo ezberdinetan: osasun arloan, polizialean, judizialean eta gizarte arloan.
Batzorde honetan parte hartzen dute Jaurlaritzako zenbait sailek (Herri Administrazioa eta Justizia, Lan eta Politika Sozialak, Segurtasun eta Osasun sailak), eta EUDELek, Arartekoak, Foru aldundiak, Botere Judizialaren Kontseiluak, Abokatuen Euskal Kontseiluak eta Medikuen Euskal Kontseiluak.
-
2016-06-14
Comentario de Twitter:
RT @emakundEJGV: Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, erakundeen arteko koordinazioa https://t.co/mOufeZ0eY7 -
2016-06-14
Comentario de Twitter:
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean, erakundeen arteko koordinazioa https://t.co/mOufeZ0eY7 -
2016-06-14
Comentario de Twitter:
Coordinación interinstutucional ante la violencia contra las mujeres https://t.co/mOufeZ0eY7