Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritza naturaren kontserbaziorako erabaki publikoak nola hobeto hartu erabakitzeko europar proiektu batean parte hartzen ari da

2016.eko ekainak 13
  • INTERREG BID-REX Europako proiektua
  • Alexander Boto: «Eskualdearteko truke honen emaitza gisa, bazkideek biodibertsitatearen informazioaren kudeaketarekin lotutako gaitasunak hobetuko dituzte»

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bazkide gisa hartuko du parte INTERREG BID-REX Europako proiektuan, ekainaren 14an eta 15ean Kataluniako Solsona herrian egingo diren jardunaldietan aurkeztuko dena. Proiektuak Kataluniako Basozaintzako Zentro Teknologikoa (CTFC) izango du buru eta Kataluniako Generalitateak, Italiako Markak eskualdeak, Erresuma Batuko East Anglia Unibertsitateak eta Norfolk konderriak, Esloveniako Biologiako Institutu Nazionalak, Hungariako Debrecen Unibertsitateak eta Belgikako Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak ere parte hartuko dute.

 

BID-REX proiektua 2016tik 2021era bitartean garatuko da eta naturaren balioak hobetzea du helburu, horretarako naturaren kontserbazioaren arloan eskualde-mailako garapen-politikak hobetuz, biodibertsitatearekin lotutako datu garrantzitsuen eta erabakiak hartzeko prozesuen arteko harremana sortuz eta indartuz.

 

Helburua da FEDER funtsekin finantzatutako jardueren jarraipena egitea eta aurrekontua esleitzeko lehentasunak ezartzea eskualde batzuetan; horretarako, biodibertsitatearen gaineko informazio egokia eskainiko da erabakiak hartzeko prozesuetan. Espero den emaitza nagusia da biodibertsitatearen eta ingurumenaren gainean dauden ebidentzietan oinarritutako metodoak baliatuz biodibertsitatearen arloko kontserbazio ahaleginak hobeto lehenetsi ahal izatea.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila uneotan lantzen ari den Biodibertsitate Estrategia 2030 egitasmoan eta Ingurumen Esparru Programa 2020 planean ezarritako helburuekin bat ari da parte hartzen proiektuan, eta Solsonako jardunaldietan Marta Iturribarria biologoak ordezkatuko du.

 

Alexander Boto Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko zuzendariaren arabera,  «egitasmoaren eremuan hainbat foro sektorial sortuko dira parte hartuko duten Europako eskualdetan. Jardunaldietan gako diren hainbat eragileri egitasmoan parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie, adibidez erakunde kudeatzaileak, gobernuz kanpoko erakundeak, profesionalak eta ikertzaileak. Hain zuzen ere, interesgarriak diren biodibertsitate datuak integratzeko beharra azalduko zaie, horrela eragileok eskualde mailako agintariak behar bezala informatzeko moduan egon daitezen. Eskualdearteko truke honen emaitza gisa, parte hartuko duten bazkide eta aktoreek biodibertsitatearen informazioaren kudeaketarekin lotutako gaitasunak hobetuko dituzte».

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko ekainak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Biodiversidad El Gobierno Vasco participará como socio en el lanzamiento del proyecto europeo INTERREG BID-REX ➡ https://t.co

  • @GorbenaJ
    2016.eko ekainak 14

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco participa en proyecto europeo para la mejora de decisiones públicas en la conservación naturaleza. https://t.co/alSael2zJo

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    #Biodiversidad El Gobierno Vasco participará como socio en el lanzamiento del proyecto europeo INTERREG BID-REX ➡ https://t.co/tGSYidZh2I

Komunikabideek behera kargatzeko