Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Irekiaren esperientzia aurkeztu du Txilen, Garapen Digitalari buruzko 2016ko nazioarteko erakustazokan

2016.eko ekainak 10

Gobernu Irekiaren zuzendari Luis Petrikorenak gonbidatu gisa parte hartu du Txileko Santiagoko Estación Mapocho kultura zentroan ekainaren 2an eta 3an egin den Garapen Digitalari buruzko Nazioarteko Erakustazokaren lehen edizioan. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Irekiaren esperientzia aurkeztu du bertan, hiri-garapenean, eraginkortasun publikoan eta online-zerbitzuetan teknologiak ezartzeko prozesuaren eredu den aldetik.

4.000tik gora bisitari izan ditu Txileko Gobernuko Presidentetzaren Idazkaritza Nagusiaren Ministerioak Estatua modernizatzeko eta gobernu digitalerako Unitatearen bidez antolatutako erakustazokak. Erakunde publikoen 287 stand ipini dira eta teknologia- eta berrikuntza-arloetako 40tik gora enpresek hartu dute parte.

Petrikorenak «Gobernu Irekia-Euskara poltsiko-hiztegia» izeneko hitzaldia eman du, Euskadiko gobernu irekiaren esperientzian ikasitakoak laburbilduz, Irekia web-plataformaren aplikazio nagusiak azaltzeaz gain. Beste herrialde batzuetako arrakasta-kasuak ere aztertu dituzte, betiere herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko teknologiak baliatzeari buruzkoak. Amerikako Estatuen Elkarteko Hemisferio-gaietarako idazkari James Lambert eta Frantziako Garapen Digitalerako Ministerioarteko Batzordeko zuzendariaren alboko Tania Lasisz ere bertan izan dira.

Kongresuaren lehen edizio horretan bederatzi eztabaida-panel antolatu ziren, 40 gonbidatu bildu zituztenak, herrialdeko garapen digitalari buruz eztabaidatzeko. Gainera, 340 ikaslek robotika, bideojokoak, aplikazioak, programazioa, 3Dko inprimaketa eta eguzki-energia bidezko autoen eraikuntza landu zituzten tailerretan.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rafacamu
    2016.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: La experiencia de @Irekia, en la exposición internacional Desarrollo Digital Chile ⏩https://t.co/8BumvlTvGB #opengov https://t

  • @AndreuVM
    2016.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: La experiencia de @Irekia, en la exposición internacional Desarrollo Digital Chile ⏩https://t.co/8BumvlTvGB #opengov https://t

  • @XarxaIP
    2016.eko ekainak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: La experiencia de @Irekia, en la exposición internacional Desarrollo Digital Chile ⏩https://t.co/8BumvlTvGB #opengov https://t

  • @inaki_agirre
    2016.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @IritziakBatuz: El director de Gobierno Abierto lleva la experiencia de Irekia a la exposición Desarrollo Digital Chile. https://t.co/YH

  • @IritziakBatuz
    2016.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    El director de Gobierno Abierto lleva la experiencia de Irekia a la exposición Desarrollo Digital Chile. https://t.co/YH7jmVspSk

  • @gananzia
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    El director de Gobierno Abierto lleva la experiencia de Irekia a Chile https://t.co/CbvAdrO2Zk

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)