Berriak
Eu

"Vascos en Cuba" liburuaren aurkezpena Habanako San Gerónimo Unibertsitateko Ikastetxean

2016.eko ekainak 10

Bihar larunbata izango da Habanan "Vascos en Cuba" liburuaren aurkezpena. Aurkezpena San Gerónimo Ikastetxean egingo da. San Gerónimo Habanako Unibertsitateko egoitza da. Berton egongo dira Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo Itsaso, eta Zuzendaritza horretako teknikari bat. William Douglass Nevada-Reno Unibertsitateko antropologo emeritoak egingo du aurkezpena. Hara hurbilduko dira ehun urte gorako duen Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia Habanako euskal etxearen kideak ere. 2015eko urtarrilean Habanan izan zen nazioarteko mintegiaren txostenak biltzen ditu liburu honek.

Hango horretan XI. "Euskal Herria Mugaz Gaindi" Nazioarteko Mintegia egin zen, 2015eko urtarilaren 12tik 15era Habanan. San Esteban de Cañongo kontearen Jauregia, Habana Zaharrean, izan zen nazioarteko mintegi horren topagunea, eta Kubako euskaldunak izan ziran eztabaidagai.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko ekainak 11

    Mi abuelo Toribio Unamuno, natural de Bilbao, alrededor de 1910 a 1920 trabajó como ingeniero en la construcción de los ferrocarriles en Cuba, siendo acompañado por su esposa María Beascoechea (mi abuela) hasta completar sus tareas. Tal es así que sus dos hijas mayores: Isabel (mi tía) y María Luisa (mi madre) nacieron en La Habana, regresando a Euskadi al comenzar a funcionar los trenes en Cuba. Me interesaría conocer de que manera comprar el libro. Saludos desde Buenos Aires, Argentina. Juan Antonio Aguiriano Unamuno

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)