Berriak
Eu

Euskal emigrazioa eta Argentinan egin diren Euskal Batzarrak sakon aztertu dituzte

2016.eko ekainak 10

Magdalena Mignaburu euskal ikertzaile argentinarrak eta Josu Legarreta bizkaitarrak haien liburua aurkeztuko dute, Argentinara joandako euskal emigrazioari eta bertan egin diren Euskal Batzarrei buruz. “Somos Vasco-Argentinos” du izenburua liburuak. Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunikatearentzako Zuzendaritzaren eskutik izango da aurkezpena emigrazioarekin zerikusi gehien izan duten hiru euskal hiriburuetan – Baionan, Bilbon, eta Donostian, alegia – ekainaren 15ean, 20an eta 21ean, hurrenez hurren (zehaztasun gehiago beheko taulan).

Liburua Urazandi bildumakoa da – Eusko Jaurlaritzak argitaratzen du bilduma hori – eta berebiziko interesa izan arren oso gutxi aztertu den gai bati ekin diote Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak liburu horretan: Argentinako Euskal Batzarren historia.

XIX. mendearen erditik XX. mendearen hasierara arte izan ziren emigrazio fluxu handienak Euskadiren Hegoalde zein Iparraldetik Amerikara. Tarte horretan euskal emigranteen helmuga nagusiak hauexek izan ziren hurrenkera honetan: Argentina, Uruguai eta Kuba. Beraz, euskal emigrazioaren helmuga historiko nagusia izan da Argentina. Gaurko Argentinako euskaldunek gure diasporaren gizatalde handiena eta nagusiena osatzen jarraitzen dute. Argiak eta erabatekoak dira horri buruzko datuak.

Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren idazlan honen orrialdeetan ikusi ahal denez, euskal gizatalde argentinarrak –beste gizatalde batzuek ez bezala– ez du inoiz hasi bere nortasuna desegin edo galtzeko prozesu atzeraezinezkorik, inguruneak presio handia egin badu ere zenbait une historikotan. Aitzitik, Argentinako euskal gizataldeak jakin izan du gizartea antolatzeko usadio, ohitura eta printzipio demokratikoak gordetzen eta, bestalde, ikusten da horiek guztiak kanpora proiektatu dituela une historiko desberdinetan. Eta hiru, lau, bost eta sei belaunaldiko tartearekin ere egin du hori.

 

Liburua aurkezteko ekitaldiak Euskadin

Eguna

Hiria

Tokia

Ordua

2016/06/15

(asteazkena)

Baiona

Baionako Euskal Museoa

 

18:00

2016/06/20

(astelehena)

Bilbo

Bilboko Euskal Museoa

19:00

2016/06/21

(asteartea)

Donostia

Aquarium

19:00

 

 

 

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko ekainak 11

    CUANDO LO PRESENTAN EN ARGENTINA= ? SALUDOS SUSANA

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La emigración vasca y los Congresos Vascos en Argentina analizados en profundidad ➡ https://t.co/QmNvLG5Jn0 https://t.co/76fQbf

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La emigración vasca y los Congresos Vascos en Argentina analizados en profundidad ➡ https://t.co/QmNvLG5Jn0 https://t.co/76fQbf

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La emigración vasca y los Congresos Vascos en Argentina analizados en profundidad ➡ https://t.co/QmNvLG5Jn0 https://t.co/76fQbf

  • @mikel_uriguen
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskal emigrazioa eta Argentinan egin diren Euskal Batzarrak sakon aztertu dituzte ➡ https://t.co/S69CIYWs3B https://t.co/WomAq

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskal emigrazioa eta Argentinan egin diren Euskal Batzarrak sakon aztertu dituzte ➡ https://t.co/S69CIYWs3B https://t.co/WomAq

  • @ConsejeroD7
    2016.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskal emigrazioa eta Argentinan egin diren Euskal Batzarrak sakon aztertu dituzte ➡ https://t.co/S69CIYWs3B https://t.co/WomAq

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)