Berriak Lehendakaritza
Eu

Politika Orokorrari buruzko eztabaidaren lehenengo inkesta

2010.eko irailak 30

Irailaren 23an egindako Politika Orokorrari buruzko Eztabaidaren inguruko inkesta bat, argitaratu du gaur Eusko Jaurlaritzak. Ikerketa honetarako informazio bilketa irailaren 24 eta 25ean egin zen, 18 urte edo gehiagoko 1000 pertsonako lagin bati telefono bidezko elkarrizketa eginez eta lehenengo aldiz egin eta hedatu da Eusko Legebiltzarreko mota honetako eztabaidei buruz.

Eztabaidaren ezagutza eta hari buruzko informazioa, informazio hori jasotzeko erabilitako hedabideak, eztabaidan izandako parte-hartzeen ezaugarriak eta ordezkari politikoen parte-hartzearen balorazioari buruzko iritziak jaso ditu ikerlan honek.

Inkestak, iritzi publikoari buruzko beste ikerketa zentro publiko batzuek egindako antzeko ikerketen bidea jarraitzen du, hala nola CISek (Centro de Investigaciones Sociológicas) edo CEOk (Centre d'Estudis d'Opinió de la Generalitat de Catalunya) egindako lanak.

 ONDORIO NAGUSIAK

Ikerketaren emaitza orokorrek berretsi egiten dute herritarrek bizitza politikoarekiko hoztasun gero eta handiagoa dutela, 2010eko maiatzeko eta 2009ko azaroko soziometroetan ere jaso bezala.

 *AGERIAN GELDITU DA EZTABAIDAREN EZAGUTZA ESKASA ETA BERARI BURUZKO INFORMAZIO MAILA BAXUA

 -- Inkestatutako herritarren %30ek diote zerbait entzun dutela Politika Orokorrari buruzko eztabaidaz, eta aldiz, %70ek ez dutela ezer entzun.

-- Eztabaidari buruz zerbait entzun duten %30 horietatik, %48k diote "gutxi informatu direla" eta %24k "ez direla informatu".

-- "Informatu ez diren" %24 horien artean, ondoko arrazoiak dira nagusi: %42k diote eztabaida "ez zitzaiela interesatzen", %18k "interesatzen zitzaiela baina ez dutela denborarik izan" eta beste %18k "beste lehentasun edo betebehar batzuk zituztela".

 * TELEBISTA DA EZTABAIDARI BURUZKO INFORMAZIOA ESKURATZEKO HOBETSITAKO KOMUNIKABIDEA

 -- Eztabaidari buruzko informazioa jasotzeko aukeratutako komunikabideaz galdetuta, informatu direnen %64k diote telebistaren bidez informatu direla (batez ere ETB taldearen bidez), %47 prentsaren bidez informatu dira (El Correo-Diario Vasco taldea), %41 irratitik (EITBko irrati kateak) eta %15 Interneten bidez.

 -- Eztabaidari buruzko informazioa jaso duten gehienek uste dute, eztabaidan zehar "kritikak, gaitzespenak eta elkarren aurkako salaketak" izan direla nagusi (%61), "herrialdeko arazoak konpontzeko proposamenen" aurrean (%14).

 -- Iritzi kritikoa leundua gelditzen da eztabaidaren "gatazka maila"ri buruz galdetutakoan. %46k uste dute eztabaida "gatazka gutxiduna" edo "batere gatazkarik gabea" izan dela, eta aldiz, %36k diote "oso edo nahikoa gatazkatsua" izan dela.

 -- Eztabaidan herritarrak kezkatzen dituzten gaiak tratatu dituzten ala ez galdetuta, gehiengoak (%62k) uste du jendea arduratzen duten gaiak "gutxi edo batere ez" direla tratatu, eta %25ek "nahikoa edo asko" tratatu direla.

2 iruzkin
  • @pnvbarakaldo
    2010.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Politika Orokorrari buruzko eztabaidaren lehenengo inkesta. http://bit.ly/bnwECx

  • @pnvbarakaldo
    2010.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno hace público el primer sondeo realizado sobre el Debate de Política General. http://bit.ly/cpqVZK

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko