Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hezkuntza sailburuordeak XIV. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadako sariak banatu ditu

2016.eko ekainak 10

Lehen lau sarituek Ingalaterran ingelesa hobetzeko egonaldia irabazi dute

Arantza Aurrekoetxea Hezkuntza sailburuordeak XIV. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadaren sariak banatu ditu gaur goizez, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu den ekitaldian. Sari banaketan lagun izan du sailburuordeak, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Begoña Garamendi.

2016ko edizio honetan, Euskadiko 99 ikastetxetako 3.100 neska-mutil inguruk hartu dute parte, denak ere DBHko bigarren mailako ikasleak (Arabako 21 ikastetxe, Bizkaiko 48 eta Gipuzkoako 30). Olinpiadaren lehen fasea parte hartu duten ikastetxeetan bertan burutu zen, eta irakasleek eurek hautatu zituzten finalera pasatuko ziren bi edo hiru ikasle onenak, zentroaren tamainaren arabera. Finala maiatzaren 14an burutu zen, hiru hiriburuetan, eta 238 neska-mutil lehiatu ziren. Olinpiadan puntuaziorik altuena eskuratu duten 12 ikasleek dagozkien sariak jaso dituzte gaur goizez, senitartekoak eta euren ikastetxeetako ordezkariak ere ekitaldian zirela.

Aurtengo saridunak hauek izan dira:

Jon Pineda Lezamiz                          Askartza Claret Leioa

Ainara González Urkola                    San Bizente Ikastola, Oion

Lili Adela Aldekoetxea Lz Linares     Kirikiño Ikastola, Bilbo  

Juan Felipe Páez Gaona                   IBVM Irlandesas, Leioa

Joritz Urbieta Argota                          IES Lizardi Zarautz

Sara Hernández Bares                      IES Lakua Vitoria-Gasteiz

June Azpiazu Nosellas                      IES Usandizaga-Peñaflorida, Donostia

Laura De Los Ríos Alonso                 IES Mungia. Mungia

Alejandro Fdez de Luco Villaran        Niño Jesús, Vitoria-Gasteiz

Nerea Mangas Legorburu                 IES Antigua-Luberri. Donostia

Asier Aranoa  Eriz                              IES Berriz. Berriz

Laura García Cornejo                        El Salvador. Bilbo

 

Ikastaroa Ingalaterran

Lehen lau sarituek, hala direla egiaztatzen duen diplomaz gain, Ingalaterran hiru astez ingeles ikastaroa egiteko beka jaso dute. Gainera, lehen hiru sailkatuek ekainaren 22tik 26ra Santanderren egingo den Estatuko olinpiadan parte hartuko dute, Euskadiren ordezkari. Gainerako saridunek, diplomarekin batera Elkar liburu dendetan erabiltzeko 100 euroko txartel bana eta Casio kalkulagailu zientifiko bana jaso dituzte.

Eduardo Chillida Matematika Olinpiada EMIE 20+11 Euskadiko Matematika Irakasleen Elkarteak antolatzen du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzaz, eta hirugarren ediziotik darama eskulturagile handiaren izena.

Ekimen honek dituen helburuen artean nagusienak zeintzuk diren gogorarazi du sailburuordeak sari banaketa ekitaldian. “Matematiken arloa ezagutaraztea, ikasle nahiz irakasleentzat dibertigarri izango den jardueraren bidez”, nabarmendu du Aurrekoetxeak, “ikasleen artean Matematikarekiko zaletasuna bultzatzea, problemak ebatziz, eta noski, baita sormena, erabaki gaitasuna, pentsamendu dibergentea eta egoera berriei aurre egiteko eta ez ohiko problemak askatzeko gaitasuna piztea ere”.

Baina ikasleen matematikarako konpetentziaz gain, Olinpiada honek –arazoak konpontzeko lana sustatzen duenez- oinarrizko beste konpetentzia batzuk ere garatzen ditu: ikasten ikasteko konpetentzia, ekintzailetza eta ekimenerako konpetentzia eta hizkuntza-konpetentzia.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Davintxio
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Hezkuntza sailburuordeak XIV. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadako sariak banatu ditu ➡ https://t.co/nzKqnxaVD4

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    Hezkuntza sailburuordeak XIV. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadako sariak banatu ditu ➡ https://t.co/QuOiPrenMC

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    La viceconsejera de Educación entrega los premios de la XIV Olimpiada Matemática Eduardo Chillida ➡ https://t.co/4JWgLUwJYq

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)