Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Sail the Way: Asturias, Euskadi, Galizia eta Kantabriak belaontzientzako lehen Donejakue bidea aurkeztu dute

2016.eko ekainak 10

SdC 16 06 10

Sail the Way zigilua eratu dute North Marina taldeko Asturias, Euskadi, Galizia eta Kantabriako kirol-portuek, belaontzientzako lehen Donejakue bidearen proiektuari lotuta. 

Ibilbidearen sarbide naturala San Antón inguruko Marina Coruña kirol-kaia izango da, eta belaontziek ehun itsas milia egin beharko dituzte, Donejakue egiaztagiria lortuko badute. 

Itsasoko Donejakue bidea aurkeztu dute Santiago de Compostelan Galiziako Xuntako presidente Alberto Nuñez Feijook, Santiagoko alkate Martiño Noriegak, Santiagoko katedraleko dean Segundo Lópezek eta North Marina taldeko presidente eta Marina Coruñako kudeatzaile Jesús González-Allerrek. Ekimenak sustatzeko taldeko presidente Amador de Castroz gain, bertan izan dira Muros eta Pobra do Caramiñal herrietako alkateak, Coruñako Ekonomiaren Sustapenerako zinegotzi Alberto Lema, Coruñako Portu Agintaritzako presidente Enrique Losada eta Asturiasko, Euskadiko eta Kantabriako erkidego- eta toki-mailako erakundeetako eta turismo-kudeaketarako organoetako ordezkariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Edurne Egaña