Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakaria lantokietako osasuna lantzen duen jardunaldiaren hasiera-ekitaldian egon da Bilboko Portuan

2016.eko ekainak 10

Iñigo Urkullu lehendakariak, Portuko lehendakariak, Asier Atutxak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Angel Toñak lagunduta, parte hartu du gaur goizez “Laneko wellnessa helburu. Lantokietan osasuna prebenitzea, zaintzea eta sustatzea”  jardunaldiaren hasieran. OSALANek eta Bilboko Portuko Agintaritzak batera antolatu duten ekitaldia da eta azken honek Santurtzin duen egoitzan egin da.

Laneko segurtasuna eta osasuna bere Gobernuarentzat berebiziko garraintzia duen arloa direla esan du Sailburuak eta lan baldintzak modu sostengatuan hobetzeko atzera bueltarik gabeko bidean ahalegin sendoa duela. Era berean, berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak laneko arriskuen prebentzioarekin duen konpromezua, bere politikaren ildo nagusiekin, pertsona helburu duten politikekin eta enpresak are eta lehiakorragoak izan daitezen bilatzen duten politikekin  bat eginez. 

Bere aldetik, Izaskun Urienek, OSALANeko zuzendari nagusiak “Laneko  osasuna  sustatzeari lotutako estrategia politikoak” izenburuko mahaian parte hartu du, gaiari buruz euskal ikuspegia azaltzeko, 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian jasota datorrena.

Zuzendariak adierazi du Estrategia honekin OSALANen helburuak Euskadin laneko arriskuen prebentzioaren errealitateari erantzutea dela;  jarduera bateratu eta kohesionatu bat izatea eragile askok esku hartzen duten eremu batean; EAEn laneko segurtasun eta osasuneko eredua ezartzeko politikak garatzeko; berritzeko eta paradigma aldaketari erantzuteko.

Jardunaldiaren helburura, hausnarketa gunea sortzea izan da, gertakari zehatzetatik eta eguneroko kezketatik harago, lan lekuetan osasun egoera ahalik eta onena izan dadin, pertsonen ongi izateak euren bizitza lan leku osasuntsuetan garatzea eskatzen baitu eta lana ez kaltegarria izateaz gain, modu baikorrean, osasunean gogobetetze iturria izatea baita helburua.

Horretarako, gai honi buruzko ikuspegi europarra, espainiarra eta euskalduna aztertu dira jardunaldiaren lehenengo zatian eta beste bi atal landu dira: osasuna sustatzearekin lotutako proiektu kolektiboak eta mugimenduak eta bestea, lanean osasuna sustatzeko aurrera eramaten ari diren proiektu berritzaileena, hala nola: Bilboko Portu Agintaritzarena, Valentziako Portu Agintaritzarena, Guggenheim Museoarena, IMQ eta Proton Electrónica enpresarena. 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @UsoNorbega
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari asiste a la apertura de la jornada sobre salud en los lugares de trabajo que ha tenido lugar en e... https://t.co/FuElxXFc38

  • @osalanEJGV
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    Vídeo del discurso inaugural de la jornada #PSTEuskadi a cargo del Consejero Angel Toña https://t.co/gbZ9NRcpi1

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria lantokietako osasuna lantzen duen jardunaldiaren hasiera-ekitaldian egon da Bilboko Portuan ➡ https://t.co/LFZwrj2OKZ

  • @Gob_eus
    2016.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari, en la apertura de la jornada sobre salud en los lugares de trabajo, celebrada en Puerto de Bilbao ➡ https://t.co/6Vllj0QwHd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)